Asteazkenean Mariak, musika ematen duen andereñoa, asmakizunaren kutxatik paper bat atera zuen.
Badakizue norena zen? Ba ...Sergiorena, 1.A mailakoa.
Sergiok laguntza behar zuen megafoniatik hitz egiteko eta Alaine aukeratu zuen laguntzaile bezala.
Ostiralean, atsedenaldi ondoren, zuzendaritzara joan ziren eta asmakizuna irakurri zuten. Oso ondo
egin zuten eta Maitek, zuzendaria, piruleta bat eman zien.
Asmakizuna hau zen:
ZORROTZ ZORROTZA NAUKAZU
BAITA ERE ARRISKUTSU
EGURRA EBAKI DEZAKEZU
ZER NAIZEN ESAIDAZU
Erantzuna: AIZKORA
Hemen ikus ditzakegu argazki batzu. Ea gustatzen zaizkizun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario