Naturan, "Landareak" ikasten hasi gara eta ikusteko nola sortzen diren sustraiak, zurtoina eta hostoak, dilistak eta garbantzuak landatu ditugu. Nola egin dugu? Ba...
Hasieran, plastikozko edalontzi batean gure izena idatzi dugu.
Gero, kotoi zati bat sartu dugu.
Ondoren, dilistak edo garbantzuak sartu ditugu eta beste kotoi zati bat gainean jarri dugu.
Azkenean ura bota dugu.
Joango gara begiratzen eta apuntatzen gertatuko dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario