Laurak mapa birtual batean seinalatu du non dagoen Italia eta Erroma, zelako forma berezia duen Italia, bota bat dirudiela konturatu gara.
Esate baterako, Coliseo eraikina, antzinean nolakoa zen, argazki honetan ikus dezakegu:
Gainera Nayrak eta Laurak Erromari buruzko idatzitako informazioa irakurri digute.
Bideoak ikusi ditugu monumentu garrantzitsuak ezagutzeko.
Erroman zehar bisita birtuala egin dugu, Google Earthen, monumentuak ikusten: Coliseoa, Fontana de Trevi,..
Marrazki bizidunak Erromari buruz ikusi ditugu.
Asko gustatu zaigu Erroma!, udan joan gaitezke, zer deritzozue?.
No hay comentarios:
Publicar un comentario