Gaur zelako sorpresa izan dugu!,
Markelen ama etorri da!.
1. mailako klase guztietan egon da bere lanari buruz hitz egiteko.
Maria, Loiuko aireportuan, azafata moduan lan egiten du eta bere lana asko maite duela esan digu, asko gustatzen zaiolako pertsonei laguntzea.
Azaldu digu zer egin behar dugun hegazkina hartu baino lehen, ekipajea pisatu behar dugula, zenbat maleta eraman ahal dugun, zer dagoen debekatuta maletan eramateko, zer egin behar dugun maleta galtzen baldin badugu. Zein tokitan fijatu behar dugula gure hegazkina hartzeko (konpania, ordua, atea, hegazkinaren zenbakia)...eta hamaika gauza interesgarri gehiago.
Nayrak galderak egin dizkio.
Alizek berak egindako Euskal Herriko pasaportea erakutsi dio.
Gainera haur bakoitzari opari bat ekarri diezu, mila esker bihotz-bihotzez!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario