Youtuben, bideo ezberdinak ikusi ditugu. Zertarako? Ba... jakiteko zer ezin dugun galdu hiri hauetan: Parisen, Erroman, Londresen, Oslon eta Moskun.
Talde bakoitzak, bilatu zuen informazioa , besteen aurrean azaldu du.
Denon artean esaldi ezberdinak asmatu ditugu, jendea animatzeko gurekin bidaiatzera.
Plastikan, talde bakoitzak, bere herrialdeari buruzko eskulan berezi bat egin du: Koliseoa, Eiffel dorrea, Big Ben, Matruska eta Bikingoen itsasontzia.
Asteazkenean, Markelen amaren bisita izango dugu. Berak aireportuan lan egiten du eta gauza interesgarriak azalduko dizkigu.
Bisita dela eta, galdera batzuk prestatu ditugu berari egiteko.
Astea amaitzeko, ama eta aita batzuen bisita izan dugu gure pasabidean.Gure lanak eta maketak ikustera etorri dira.
Ekintza guztien argazkiak ez ditugu, baina ditugunak hemen ikus ditzakezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario