domingo, 24 de junio de 2018

ARGITXO EGUNA

1. mailako azken eguna oso berezia izan zen.

Hasieran, (9:30-10:15) Ginkana egin genuen. 10 talde zeuden eta talde bakoitzean maila guztietako neska-mutilak nahastuta.


Gero, (10:15-11:00) patioan egon ginen musikarekin. Teoriaz disko txiki zen, baina denetarik egin genuen.


11:00 - 11:15 ATSEDENALDIA

Ondoren, (11:15- 11:30 ) denok patioan bildu ginen eskolako kamiseta jantzita eta eskolako zapia eskuan, Maite agurtzeko.

11:30- 12:15 gelan merendola  antolatu genuen.

 Merendolan Txaroren bisita izan genuen. Eskerrik asko Txaro etortzeagatik,

 
Azkenean,(12:15-13:00) gimnasioan 6. mailako ikasleen eta Maiteren agurra izan genuen.





 Dena PRIMERAN egon zen!!!!!

AGUR MAITE, 
ESKERRIK ASKO GURE ZUZENDARIA IZATEAGATIK!!!



 Kurtsoan zehar asko lan egin dugu eta oporrak merezi ditugu. Atsedena hartuko dugu eta pilak kargatuko ditugu.

 

viernes, 22 de junio de 2018

DISFRUTATU OPORRETAN!!!

OSO ONDO PASA OPORRETAN!!!, BUELTAN IKUSIKO DUGU!!!.DISFRUTATU UDAN!!!.



MUSUAK ETA BESARKADAK GUZTIONTZAKO!!!.

BIDALI POSTALAREN BAT!!!.



SEIGARREN MAILAKOEN AGURRA ETA MAITEREN AGURRA:

Gimnasioan egon gara seigarren mailakoen agurra ikusten eta Maiterena.
 Bi dantza prestatu dituzte, mutil guztiak alde batetik eta neskak beste aldetik:



Irakasle batzuk Maite Aurreskua dantzatu dute. Primeran egin dute!.


Jolasorduan eskolako ikasle eta irakasle guztiak patioan bildu gara eskolako zapia astinduz esanez: Maiteeee, Maiteeee!.


Oso hunkigarria izan da!, Maite emozionatuta ikustean guztiak begietan malkoak geneuzkan.

Zure falta nabarituko dugu Maite!!!.


DISKO FESTA ETA GINKANA IZAN DITUGU:

Primeran pasatu dugu dantzatzen eta abesten:



Oso dibertigarria izan da!.


GAUR ZELAKO SORPRESA, POSTARIA ETORRI DA ETA GUTUN BAT EKARRI DIGU!

NORENA IZANGO DA?


Gogoratzen duzue klara kampoamor kultur etxean egon ginela ipuin kontalari bat entzuten?.

Kexkamuxelei buruzko ipuin bat kontatu zigun. 


Gogoratu: 
"Gauean oheratzean arazoren bat baldin badaukazue kexkamuxelari kontatu eta burko azpian jarri, zuen arazoekin geratuko da eta zuek primeran lo egingo duzue, zuen kexkamuxelak kezkak jango dituelako eta poz-pozik jeikiko zarete. Ikusiko duzue".

 Ipuin kontalariak eskatu zidan eskolako helbidea berak egindako kexkamuxelak korreoz bidaltzeko eta gaixorik egon denez gaur heldu dira!.


Pantaila digitalean bilatu dugu kexkamuxelak zer diren eta wikipediako informazioa Noak irakurri du. Guatemalakoak direla ,"Quitapenas" deitzen direla eta eta beraien kondaira ikasi dugu.



Hemen daukazue Adunako herri eskolan egindako kexkamuxelak, frogatu zuek ere etxean zeureak egiten eta izena jarri!. 

Helbide honetatik hartu  ditut haiek egindako kexkamuxelak, sartu haien blogean eta entzun haurrek hitz egiten kexkamuxelei buruz:

Adunakoherrieskola.blogspot.com

Nik ere kexkamuxelak dauzkat Kutxa txiki batean pospoloz egindakoak eta kexkamuxelei nire arazoak kontatzean, kexka guztiak desagertzen dira eta bikain lo egiten dut.
Frogatu eta bueltan kontatuko didazue!!!.

Eskerrik asko kexkamuxelak oparitzeagatik eta eskolara bidaltzeagatik!!!.



BIKOTEKA IRAKURTZEN: EGURALDIA


Gaur Bikoteka irakurtzen azken textua eguraldiari buruz egin dugu.


jueves, 21 de junio de 2018

3DKO BETAURREKO MAGIKOAK ERABILI DITUGU!!!, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Ekaitzen amari esker aukera ederra izan dugu gure eskolatik mugitu gabe, Erromara, Parisera, Moskura, Oslora eta Londresera joatea.

Betaurreko magikoak jartzean, guk nahi dugun tokira bidaiatzeko aukera izan dugu.



Benetan ikaragarria izan da!. Batzuk hasieran beldurra zeukaten, baina guztioi izugarri gustatu zaigu.

Dron batera igo gara eta zerutik hegan egiten Mosku ikusi dugu, zelako bertigoa behera begiratzea!.

Olaia Erroman egon da, kaletik paseatzean Fontana Di Trevi ikusi du eta Koliseo barruan egon da!.

Ikerrek Oslon Aurora Boreala ikusi du, benetan miragarria izan da zeruan hainbeste kolore eta izarrak ikustea!!!.

Eskerrik asko Maider eta Ekaitz betaurrekoak eta mobila uzteagatik!!!.