jueves, 31 de mayo de 2018

GAUR ERROMAN EGON GARA, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Gaur Nayrak eta Laurak Erromari buruz hitz egin dute.

Laurak mapa birtual batean seinalatu du non dagoen Italia eta Erroma, zelako forma berezia duen Italia, bota bat dirudiela konturatu gara.


Nayrak Erromari buruzko liburu oso interesgarria erakutsi digu, liburu horretan antzinean nola zeuden monumentuak eta gaur egun nola dauden ikusi ditugu.

Esate baterako, Coliseo eraikina, antzinean nolakoa zen, argazki honetan ikus dezakegu:


 Eta gaur egun nola dagoen, hurrengo argazkian ikusi ahal dugu:


Horrela Erroman dauden monumentu garrantzitsuenak ikusi ditugu.

Gainera Nayrak eta Laurak Erromari buruzko idatzitako informazioa irakurri digute.

Bideoak ikusi ditugu monumentu garrantzitsuak ezagutzeko.

Erroman zehar bisita birtuala egin dugu, Google Earthen, monumentuak ikusten: Coliseoa, Fontana de Trevi,..

Marrazki bizidunak Erromari buruz ikusi ditugu.

Asko gustatu zaigu Erroma!, udan joan gaitezke, zer deritzozue?.


GAUR PARISEN EGON GARA, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Noak eta Saraik Parisari buruzko informazioa irakurri eta kontatu digute.

Europako mapa birtual batean seinalatu dute non dago Frantzia eta bere hiriburuari París.

Frantziako aintzinako txanponari buruz eta gaur egun txanponari buruz hitz egin dugu.

Gainera haien familiaren laguntzarekin ekarritako argazkiak erakutsi eta azaldu dizkigute.


Primerako lana egin duzue!.

Parisari buruzko bideoak ikusi ditugu hango toki garrantzitsuak ezagutzeko: Eiffel dorrea, Notre Dame katedrala, Louvre Museoa, Elíseos zelaiak, Sena ibaia, Triunfo Arkua...bisita birtuala egin dugu Google eathen bidez.

Eiffel dorreraino igogailuaz igo dugu, zelako impresioa, asko gustatu zaigu, ez genekien hain altua zenik. 600 metroko altueratik París ikusi dugu, zelako ikuspegiak!, harritzeko modukoak.

Birtualki Google earthen bidez, Sena ibaitik nabegatu dugu París beste ikuspuntutik ikusteko.

Parisari buruzko marrazki bizidunak ikusi ditugu.

París asko gustatu zaigu!. Parisera bidaiatu nahi dugu, beharbada udan...animatu!.




EUROPAN ZEHAR BIDAIATZEN, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Aste honetan proiektu berri bat hasi dugu, bidaiari buruz Europan zehar.

Erronka berri batekin: "Uda hurbil dago eta oporretara joan nahi dugu baina ez dakigu nora", arazo hau irtenbide bat bilatzeko bidai agentzia bat klasean egitea bururatu zaigu, toki desberdinetatik informazioa jasotzeko, azkenean gure udako bidaia prestatzeko.


Lehenengo eta behin denon artean arbelan zer dakigu eta zer jakin nahi dugu esan dugu. Hurrengo argazkian ikusi ahal duzue.


Horretarako talde bakoitzaren partaideak tokatu zaien hiriburuari buruz informazioa bilatu dute eta klasean lehenengo bere bikotearekin eta gero bere taldearekin komunean jarri dute eta ekarritako argazkiak, liburuak, aldizkariak begiratzen egon dira eta haiek idatzitako informazioa irakurtzen egon dira.


1.Taldea: PARIS da, partaideak: Noa, Saray Dylan eta Asier.


2.Taldea: ROMA da, partaideak: Nayra, Laura, Olaia eta Aira.


3.Taldea: LONDRES da, partaideak: Anthea, Irati, Izan eta Nagore.


4.Taldea: OSLO da, partaideak: Iker, Olatz, Aner eta Jagoa.



5.Taldea: Moscú da, partaideak: Adrián, Alize, Ander eta Amets.



BIRAGAILU KOLORINTSUA EGIN DUGU!







 Primeran pasatu dugu!.



GURE IRITZIA EMATEN:

Irakurritako liburuei buruz.


Asko gustatu zaigu, animatu eta irakurri!, irakurtzea abentura ederra da!.

NAYRAREN SORPRESA!

Errezeta egin ondoren, hurrengo egunero errezetari buruzko marrazki ederra ekarri digu.


Errezeta idatzi du, irakurri du eta gu errezeta prestatzen marrazkia egin du, artista hutsa zara!.

BATUKETAK LANTZEN BESTE MODU BATEAN:



Jolasten zenbakiekin, asko ikasi dugu!

DENOK SUKALDARIAK:

Txanoak egiten errezeta egiteko:


Txanoak oso ondo margotu dituzue, kolore asko erabili duzue. Polit-politak geratu dira!.

DENOK SUKALDARIAK

Errezetak ensaiatzen:


Primeran ikasi duzue!, grabatzeko prest zaude!.

martes, 29 de mayo de 2018

GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Arratsaldez, proiektu berria lantzen egon gara.
1. "Parisen ikus ditzakegun 10 gauza" bideoa ikusi dugu.
2. Eiffel dorreko tontorreraino igo gara, bideo bat ikusten.
3. 4. taldeak, Paris hiriari buruzko informazioa komentatu digute.
4. Europako mapan herrialde batzuk margotu ditugu, karnetak eta kartelak prestatu ditugu....

Oraindik lan pilo geratzen zaigu eta lasaitasunez egingo dugu.


 

ASMAKIZUNA




Gaur, maiatzean landu dugun asmakizunaren asmatzailea atera da.
Ixonek papera aukeratu du eta norena izan da?
Ba... Ekainena, 2.A klasekoa izan da. 
ZORIONAK EKAIN!!!!!!


Hauek izan dira pistak:
1. Gainean etxea daramat.
2. Beltzez jantzita ibiltzen naiz.
3. Itsasoa maite dut.
4. Gizakiek jaten naute.
5. Oso elikagarria naiz.
6. Paella atsegin dut.
Resultado de imagen de mejillon7. Arraindegian saltzen naute.

Zer naiz?   MUSKUILUA.

lunes, 28 de mayo de 2018

DESKRIBAPENAK

Gaur, Albak, Azaharak eta Ismaelek prestatutako deskribapenak kontatu dizkigute.
Gero eta hobeto egiten dugunez, oso erreza izan da asmatzea.
PRIMERAN EGIN DUZUE!!!
Hemen daude Ametsek, Albak eta Azaharak egindako argazkiak.






 

ZAPABURUEN BERRIA

Zapaburu handiari atzeko hankak atera zaizkio.
Hasieran ia-ia ez ziren ikusten, baina gaur gehiago nabaritzen zaizkio. Beste aldaketak joango gara ikusten.
Eskerrik asko ama eta aita batzuei, patataren azala ekartzeagatik.


 

BESTE SORPRESA BAT

Gelan badugu beste maketa bat: Pariseko Garaipen Arkua.
Iagok eta bere gurasoek egin dute.
BIHOTZ-BIHOTZEZ ESKERRIK ASKO (1.A)

miércoles, 23 de mayo de 2018

GAURKO SORPRESAK

Gaur, ikasgelan bi sorpresa izan ditugu.
* Josebak, Izanen aitak, Erromako Koliseoko maketa oparitu digu. Berak egin du Izanen laguntzarekin.
* Vallek, Ametsen amak, Eiffel dorreko maketa ekarri digu. Berak prestatu du Ametsen laguntzarekin 

Izugarrizko lana izan da, maketak primeran daude eta proiektu berrian erabiliko ditugu.

BIHOTZ-BIHOTZEZ, ESKERRIK ASKO  (1.A) 






 

martes, 22 de mayo de 2018

Clara Campoamorren egon gara:

Gaur Clara Campoamorren kultur etxean egon gara eta bi tailerra egin ditugu, bata ipuin kontalaria izan da eta zelako sorpresa! bi ipuin kontalari etorri dira, bakoitzak ipuin bat kontatu digute.



Ipuinak amaitu ondoren abesti bat irakatsi digu:


Asko gustatu zaigu!.

Ipuin kontalarien tailerra amaitu eta gero bisera tailerrera joan gara.



Biserak margotu eta moztu ditugu, bihar eskolan zulatzailearekin zuloak egingo ditugu eta gomak jarriko ditugu etxera eramateko.

Bisera tailerra amaitu ondoren erakusketa ikustera joan gara.
Eskola guztietako zuhaitzak ikusi dugu, gure eskolarena asko gustatu zaigu.


Naroak egindako ipuina ere ikusi dugu, lan bikaina egin duzu Naroa!.

Erakusketa ikusi ondoren hamaiketako jatera joan gara:



Arratsaldean 3. Mailako 3 ikasle gure klasera etorri dira baso batetik haiek hartutako zahorra erakustera, lan bikaina egin dute.

Benetan ze zikina den jendea!,  bi poltsa handi zaborrez gainezka batu dute. Zelako kiratsa!.

Batutako zaborra gehiena plastikoak ziren, birziklatzera eramango dutela esan digute. Eskerrik asko erakusteagatik eta kontatzeagatik lagunak.


Primerako lana egin duzue basoa garbitzen!.

Denok sukaldariak:

Platanozko irabiakia errezeta ensaiatzen paperik gabe.



Primeran dakizuenez, ostegunean grabatuko dugu. Lan bikaina egin duzue!. Birpasatu etxean ostegunerako.