jueves, 31 de mayo de 2018

GAUR ERROMAN EGON GARA, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Gaur Nayrak eta Laurak Erromari buruz hitz egin dute.

Laurak mapa birtual batean seinalatu du non dagoen Italia eta Erroma, zelako forma berezia duen Italia, bota bat dirudiela konturatu gara.


Nayrak Erromari buruzko liburu oso interesgarria erakutsi digu, liburu horretan antzinean nola zeuden monumentuak eta gaur egun nola dauden ikusi ditugu.

Esate baterako, Coliseo eraikina, antzinean nolakoa zen, argazki honetan ikus dezakegu:


 Eta gaur egun nola dagoen, hurrengo argazkian ikusi ahal dugu:


Horrela Erroman dauden monumentu garrantzitsuenak ikusi ditugu.

Gainera Nayrak eta Laurak Erromari buruzko idatzitako informazioa irakurri digute.

Bideoak ikusi ditugu monumentu garrantzitsuak ezagutzeko.

Erroman zehar bisita birtuala egin dugu, Google Earthen, monumentuak ikusten: Coliseoa, Fontana de Trevi,..

Marrazki bizidunak Erromari buruz ikusi ditugu.

Asko gustatu zaigu Erroma!, udan joan gaitezke, zer deritzozue?.


No hay comentarios:

Publicar un comentario