domingo, 16 de diciembre de 2018

JOSU BERGARAREN BISITA

OSTIRALEAN JOSU BERGARA GURE ESKOLARA ETORRI ZEN ETA BERE ABESTI POLITAK  ZUZENEAN  ENTZUTEKO AUKERA IZAN GENUEN.
 PRIMERAN PASATU GENUEN!
EL VIERNES JOSU BERGARA VINO A LA ESCUELA Y TUVIMOS LA OPORTUNIDAD DE ESCUCHAR EN DIRECTO SUS  BONITAS CANCIONES.
 ¡ LO PASAMOS GENIAL !

jueves, 29 de noviembre de 2018

AZAROAREN ASMAKIZUNA

HONA HEMEN AZAROAN ZEHAR LANDU DUGUN ASMAKIZUNA. EZETZ ASMATU !!

AQUÍ ESTÁ LA ADIVINANZA QUE HEMOS TRABAJADO DURANTE EL MES DE NOVIEMBRE.


domingo, 25 de noviembre de 2018

ITSASONTZI BATEN...

KAIXO, GELAN LANDU DUGUN AZKEN ABESTIA HEMEN IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUZUE.
HOLA, AQUÍ PODÉIS VER LA ÚLTIMA CANCIÓN QUE HEMOS TRABAJADO EN EL AULA.


lunes, 15 de octubre de 2018

ZENTZUMENAK

BOST ZENTZUMENAK LANTZEKO DIAPOSITIBA HAUEK UZTEN DIZKIZUEGU. 
IRUDIAREN GAINEAN KLIKATU.

PARA TRABAJAR LOS CINCO SENTIDOS OS DEJAMOS ESTAS DIAPOSITIVAS .
HAZ CLIK SOBRE LA IMAGEN. 


https://www.slideshare.net/MargaGutierrez/bost-zentzumenak

domingo, 30 de septiembre de 2018

2018/2019 IKASTURTEA

Gelan giza- gorputza lantzen ari gara horregatik jolasteko eta ikasteko  bideo batzuk uzten dizkizuegu. Zuei gustatzea espero dugu.

Estamos trabajando en el aula  el cuerpo humano así que aquí os dejamos unos vídeos para jugar y aprender.  Esperamos que os gusten .

Jolasteko hemen klikatu.  Haz clic para jugar.

GIZA GORPUTZEKO ATALAK 1

 GIZA GORPUTZEKO ATALAK 2



domingo, 24 de junio de 2018

ARGITXO EGUNA

1. mailako azken eguna oso berezia izan zen.

Hasieran, (9:30-10:15) Ginkana egin genuen. 10 talde zeuden eta talde bakoitzean maila guztietako neska-mutilak nahastuta.


Gero, (10:15-11:00) patioan egon ginen musikarekin. Teoriaz disko txiki zen, baina denetarik egin genuen.


11:00 - 11:15 ATSEDENALDIA

Ondoren, (11:15- 11:30 ) denok patioan bildu ginen eskolako kamiseta jantzita eta eskolako zapia eskuan, Maite agurtzeko.

11:30- 12:15 gelan merendola  antolatu genuen.

 Merendolan Txaroren bisita izan genuen. Eskerrik asko Txaro etortzeagatik,

 
Azkenean,(12:15-13:00) gimnasioan 6. mailako ikasleen eta Maiteren agurra izan genuen.





 Dena PRIMERAN egon zen!!!!!

AGUR MAITE, 
ESKERRIK ASKO GURE ZUZENDARIA IZATEAGATIK!!!



 Kurtsoan zehar asko lan egin dugu eta oporrak merezi ditugu. Atsedena hartuko dugu eta pilak kargatuko ditugu.

 

viernes, 22 de junio de 2018

DISFRUTATU OPORRETAN!!!

OSO ONDO PASA OPORRETAN!!!, BUELTAN IKUSIKO DUGU!!!.DISFRUTATU UDAN!!!.



MUSUAK ETA BESARKADAK GUZTIONTZAKO!!!.

BIDALI POSTALAREN BAT!!!.



SEIGARREN MAILAKOEN AGURRA ETA MAITEREN AGURRA:

Gimnasioan egon gara seigarren mailakoen agurra ikusten eta Maiterena.
 Bi dantza prestatu dituzte, mutil guztiak alde batetik eta neskak beste aldetik:



Irakasle batzuk Maite Aurreskua dantzatu dute. Primeran egin dute!.


Jolasorduan eskolako ikasle eta irakasle guztiak patioan bildu gara eskolako zapia astinduz esanez: Maiteeee, Maiteeee!.


Oso hunkigarria izan da!, Maite emozionatuta ikustean guztiak begietan malkoak geneuzkan.

Zure falta nabarituko dugu Maite!!!.


DISKO FESTA ETA GINKANA IZAN DITUGU:

Primeran pasatu dugu dantzatzen eta abesten:



Oso dibertigarria izan da!.


GAUR ZELAKO SORPRESA, POSTARIA ETORRI DA ETA GUTUN BAT EKARRI DIGU!

NORENA IZANGO DA?


Gogoratzen duzue klara kampoamor kultur etxean egon ginela ipuin kontalari bat entzuten?.

Kexkamuxelei buruzko ipuin bat kontatu zigun. 


Gogoratu: 
"Gauean oheratzean arazoren bat baldin badaukazue kexkamuxelari kontatu eta burko azpian jarri, zuen arazoekin geratuko da eta zuek primeran lo egingo duzue, zuen kexkamuxelak kezkak jango dituelako eta poz-pozik jeikiko zarete. Ikusiko duzue".

 Ipuin kontalariak eskatu zidan eskolako helbidea berak egindako kexkamuxelak korreoz bidaltzeko eta gaixorik egon denez gaur heldu dira!.


Pantaila digitalean bilatu dugu kexkamuxelak zer diren eta wikipediako informazioa Noak irakurri du. Guatemalakoak direla ,"Quitapenas" deitzen direla eta eta beraien kondaira ikasi dugu.



Hemen daukazue Adunako herri eskolan egindako kexkamuxelak, frogatu zuek ere etxean zeureak egiten eta izena jarri!. 

Helbide honetatik hartu  ditut haiek egindako kexkamuxelak, sartu haien blogean eta entzun haurrek hitz egiten kexkamuxelei buruz:

Adunakoherrieskola.blogspot.com

Nik ere kexkamuxelak dauzkat Kutxa txiki batean pospoloz egindakoak eta kexkamuxelei nire arazoak kontatzean, kexka guztiak desagertzen dira eta bikain lo egiten dut.
Frogatu eta bueltan kontatuko didazue!!!.

Eskerrik asko kexkamuxelak oparitzeagatik eta eskolara bidaltzeagatik!!!.



BIKOTEKA IRAKURTZEN: EGURALDIA


Gaur Bikoteka irakurtzen azken textua eguraldiari buruz egin dugu.


jueves, 21 de junio de 2018

3DKO BETAURREKO MAGIKOAK ERABILI DITUGU!!!, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Ekaitzen amari esker aukera ederra izan dugu gure eskolatik mugitu gabe, Erromara, Parisera, Moskura, Oslora eta Londresera joatea.

Betaurreko magikoak jartzean, guk nahi dugun tokira bidaiatzeko aukera izan dugu.



Benetan ikaragarria izan da!. Batzuk hasieran beldurra zeukaten, baina guztioi izugarri gustatu zaigu.

Dron batera igo gara eta zerutik hegan egiten Mosku ikusi dugu, zelako bertigoa behera begiratzea!.

Olaia Erroman egon da, kaletik paseatzean Fontana Di Trevi ikusi du eta Koliseo barruan egon da!.

Ikerrek Oslon Aurora Boreala ikusi du, benetan miragarria izan da zeruan hainbeste kolore eta izarrak ikustea!!!.

Eskerrik asko Maider eta Ekaitz betaurrekoak eta mobila uzteagatik!!!.




LAURAREN ASMAKIZUNA:



Oso erraza izan da,  ti-ta batean asmatu dugu!.



GUREKIN PARISERA BIDAIATU NAHI?

Gaur Anderrek Eiffel dorrea daukan kamiseta bat erakutsi digu. Bere aititek eta amamak oparitu diote.


Oso polita da!, gainera noiz eraikin zuten kamisetan agertzen da.



AlIZEK EGINDAKO SORPRESA!!!, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Gaur Alizek erakutsi digu berak etxean egindako Parisko gida.




Aprobetxatu dugu Parisko gidan agertzen diren tokiak :
Eiffel dorrea, Louvre Museoa, Moulin Rouge, Notre Dame katedrala, Arco de Triunfo, Obeliskoa,...pantalla digitalean ikusteko.

Eiffel dorrea:


Parisko Panteoia:


Louvre museoa:


Alizek esan digu museoan beirazko pirámide erraldoia dagoenez, berak bere gidan piramidearen marrazkia egin duela.

Mouline Rouge:


Arco del triunfo:


Obeliskoa:


Eta hainbat tokitan.


Eskerrik asko Alize Parisari buruzko lana egiteagatik!, Izugarri gustatu zaigu!!!, eskerrik asko bihotz-bihotzez Alizeri eta Alizen familiari!!!.


GUREKIN BIDAIATU NAHI?

"Gurekin bidaiatu nahi?" proiektua amaitu dugu. Atzo grabaketa egin genuen eta hemen ikusiko duzue nola geratu den.
ESKERRIK ASKO GURE AGENTZIA AUKERATZEAGATIK.
EZ ZARETE DAMUTUKO. 

HASIERA 

LONDRES
 ERROMA

OSLO
 
 PARIS

 MOSKU
 

LUNA

Lunak Pariseko bi gauza ekarri dizkigu eta pasatu ditu taldez-taldez denok ikusteko. OSO ONDO LUNA!!!!!

 

URTEBETETZEAK

Aste honetan eta hurrengoan, Izan eta Iagoren urtebetetzeak izango dira. 4. klaseko bi neska klasera etorri dira zoriontzeko txartelak ematera.

 ZORIONAK IZAN eta IAGO!!!
 

GAURKO BISITAK

Gaur bisita batzuk izan ditugu. 5.B, 5 urte eta 5.A klasekoak gure pasabidera etorri dira. Muralak, maketak, argazkiak... ikusi dituzte eta gutariko batzuk azalpenak eman dizkiegu.
Asko gustatu zaie eta harrituta geratu dira gure lanarekin.



 

miércoles, 20 de junio de 2018

ANTHEAK EGINDAKO IPUINA

Gaur Antheak berak egindako ipuina erakutsi eta kontatu digu.


Asko gustatu zaigu portada egiteko erabili duzun teknika. Primeran egin duzu!.

GUREKIN BIDAIATU NAHI?, LANAK AMAITZEN

Gaur lan handia egin dugu, gure lanak amaitu ditugu eta etxera eraman dugu, asko kostatu zaigu egitea baina primeran geratu dira, ez duzue uste?.




MATRIOSKAK MARGOZTEN, GUREKIN BIDAIATU NAHI?


MATRIOSKAK zer den ikasi dugu eta pantalla digitalean Moskuko merkatuan egon gara eta han salmentan dauzkaten Matrioskak ikusi ditugu, zelako kolore politak!.



Gehien harritu zaituguna hau izan da: matrioska bat irekitzean beste matrioska zegoela eta hori irekitzean beste bat... Pantalla digitalean matrioska erraldoi bat ikusi dugu, 15 matrioska zeuzkala konturatu garela zenbatzean. 

MATRIOSKAK zenbatzen egon gara. Matematika erabiltzen konturatu gabe.






Oso politak geratu dira guk margotutako Matrioskak, ez duzue uste?.