martes, 26 de noviembre de 2013

OLERKIA 2.

Gaur 3.A klasera gure gela beste erdia joan da, azaroaren olerkia esatera.
Oso ondo atera zaigu eta atzo bezala gaztainak banandu ditugu.
Hemen daude argazki batzuk.


ASMAKIZUNA (AZAROA)

Gaur, Idoiak ( musika andereñoa) azaroan landu dugun asmakizunaren asmatzailearen
 papera atera du. Garazi (1. A mailakoa) izan da.
Orain Garazik laguntzaile bat aukeratuko du megafoniatik esateko.
Nor izango da?....


JOLASAK PATIOAN

Gaur, egun asko pasa ondoren, patio orduan ez du euririk egin eta
jolasak egiteko aprobetxatu dugu. Gure patioan jolas ezberdinak antolatu dira: bonba,
uztai txikiak, boloak, goma eta soka.
PRIMERAN pasatu dugu eta oraindik aurrera, eguraldia ona bada, astean behin
izango ditugu. BIKAIN!!!!
Hemen daude Lourdesek ateratako argazki batzuk


lunes, 25 de noviembre de 2013

AZAROAREN OLERKIA 1.

Gaur ,3.B klasera gure gela erdia joan da azaroaren olerkia esatera.

Gure zain zeuden,aurreko astean ,baimena eskatzeko, haiekin harremanetan

jarri ginelako.

Lehenengo aldia izan denez, urduri egon gara.

Primeran atera zaigu eta olerkia esan ondoren, ume guztiei gaztaina bat eman

diegu.

Hemen daude andereñok ateratako argazkiak.




domingo, 24 de noviembre de 2013

AGUR AINARA

Azaroaren 22a izan da azken eguna ,gure eskolan, Ainararentzat.

Gure laguna Paraguayra joango da bizitzera eta berriro ez dugu ikusiko, 

baina bere berriak izango ditugu, gutunak bidaliko dizkigulako.

Denok egin diogu marrazki bat, gutaz gogoratzeko eta andereñoak

tximeleta bat oparitu dio.

Egun berezia izan da guztiontzat!




















MILA TXALO ZURETZAT AINARA


 
 
 
 


lunes, 18 de noviembre de 2013

URRIKO ASMAKIZUNA

Hilabetero, zikloan, asmakizun bat landuko dugu eta hilabete amaieran irabazlearen papera aterako da.
Urrian hau izan da asmakizuna:
 
NAHIKO ESTUA DA
 
ETA LUZEA
 
BARRUAN SUA DU
 
ETA KANPOAN KEA.
 
Zein da erantzuna? Ba ....................................TXIMINIA
 
Asmatzailea GORKA , 1.A mailakoa izan da .
 
Berak, laguntzaile moduan, MARINA aukeratu du eta megafoniatik eskolako guztiei berria eman diete.
 
PRIMERAN EGIN DUTE!!!

 
 
 



ZINEMA

Azaroaren 13an Clara Campoamor Kultur Etxera joan ginen Luke&Lucy pelikula ikustera.
Oinez joan ginen, bidea oso luzea izan zen eta gainera euria egin zuen.Binaka joan ginen eta batzuk euritakoa eraman zuten.
Pelikula nahiz eta polita izan , amaiera astuna egin zitzaigun. Filma bukatu ondoren mandarinak eta galletak jan genituen eta  eskolara itzuli ginen.
Hemen daude argazki batzuk ekintza gogoratzeko.

2013-14 kurtso hasiera

KAIXO, ONGI ETORRI BLOGA HONETARA !







Aurten gu gaude 1. mailan eta leku hau erabiliko dugu egiten ditugun gauza batzuk zuei kontatzeko.

Horrela ekintza berezien informazioa izango duzue. Badakigu berandu hasi garela, baina

inportanteena hastea da.