martes, 31 de mayo de 2016

ASMAKIZUNA

Gaur, maiatzean landu dugun asmakizunaren asmatzailearen papera atera da. Unaik paper bat bakarrik atera du eta erantzuna ondo zegoen jarrita. Badakizue norena zen papera? Ba... Miriamena (2.Bkoa). Denok zoriondu dugu.
ZORIONAK MIRIAM!!!





domingo, 29 de mayo de 2016

URTEBETETZEAK

Aste honetan Andoni eta Alaineren urtebetetzeak izan dira eta ostiralean, 3. mailako Assma eta Alejandro gure klasera etorri ziren zoriontzeko txartelak ematera.
 Alaine eta Andoniri asko gustatu zitzaien

ZORIONAK  NESKA ETA MUTIL / MUTIL ETA NESKA



GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

Guk edaten dugun ura geza da. Baina nolakoa da munduko ur gehiena? Non dago? 
Aztertu dutenek esan digute munduko ur gehiena gazia dela eta itsasoetan, ozeanoetan... aurki dezakegula.Horretaz aparte azaldu digute ur geza (edaten duguna) ibaietan, aintziretan, lakuetan, iturburuetan aurkitzen dugula.
OSO ONDO TALDEAK!!!

 

jueves, 26 de mayo de 2016

5 URTEKOAK

Gaur, 5 urteko gelan dauden neskak eta mutilak gure pasabidera etorri dira. Guk prestatu diegu abesti bat eta haiek guri gauza bera egin digute. Gero gure klaseetara etorri dira ikustera nolakoak diren, datorren kurtsoan haien klaseak izango direlako. Guk azaldu diegu non dauden gauzak , zer egiten dugun...
 



 


Uste dugu pozik joan direla.

CLARA CAMPOAMOR

Gaur, 1. mailakoak Clara Campoamor kultur etxera joan gara tailer desberdinak egitera.
1.A taldekoek "Oroipenen zuhaitza" tailerra egin dugu.
Ipuin bat kontatu digute eta gero lan bat egin dugu. 
Interesgarria izan da eta asko gustatu zaigu.

 Tailerra amaitu ondoren erakusketa ikusten egon gara eta koaderno batean denok sinatu dugu.

Amaieran, indarra hartzeko gaileta batzuk jan ditugu.
 

martes, 24 de mayo de 2016

URTEBETETZEAK

Aurreko astean Ines eta Isabelen urtebetetzeak izan ziren. Zazpi urte bete zituzten eta Ziortza (4. mailakoa) astelehenean etorri zen zoriontzeko txartelak ematera.
ZORIONAK NESKAK!!!


 

jueves, 19 de mayo de 2016

BISITA

Gaur, 6. mailako pasabidera joan gara haiek prestatutako erakusketa bat ikustera.Maketa batzuk prestatu dituzte historiari buruzkoak eta azalpenak eman dizkigute.Ikusi dugu nola bizi ziren historiaurrean, piramideen garaian, erromatarren garaian, erdi aroan gazteluetan...
Oso interesgarria izan da eta eskerrak eman behar dizkiegu gonbidapena luzatzeagatik.
 

GALDERA

Aste honetan gure klasekideek galdera hau aztertu dute:

ZER NOLAKO MAKINA ERABILIKO ZENUKE ESPAZIORA JOATEKO?

Denok gurasoen laguntzarekin prestatu dute eta gauza interesgarriak entzun ditugu. Adibidez:
- Espaziontzi bat erabiliko lukete.
- Indar handia behar izango luke igo ahal izateko eta grabitate   indarra gainditzeko. 
- Erregaiz beteta egongo litzateke.
- Jantzi eta kasko bereziak eramango lituzkete.
- Oxigenoa eramatea beharrezkoa izango litzateke.

Lana gero eta hobeto egiten ari zarete. ZORIONAK!!







 

martes, 10 de mayo de 2016

GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

"Egipton orain dela 2000 urte papera erabiltzen zuten?"

Gure taldeek oso ondo aztertu dute eta azaldu digute papera ez zutela erabiltzen.
Egipton, garai horretan, papiro orriak erabiltzen ziren. Hau egiteko papiro landarearen zurtoina erabiltzen zen. Landare hau Nilo ibaiaren inguruan hazten da.
Gaur egun, etxe barruko landare apaingarri giza erabiltzen da gehienbat. 
 

jueves, 5 de mayo de 2016

ANTZERKIA

Gaur, EUSKARA ASTEAN gaudenez, Barakaldo antzokira joan gara antzerki lan bat ikustera. Horrez gain, abestu eta dantza egin dugu.
PRIMERAN pasatu dugu eta gogoratu digute oso garrantzitsua dela lagunekin jolastea, ondo konpontzea... pozik egoteko.

martes, 3 de mayo de 2016

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Ostegunean, Barakaldoko antzokira joan ginen kontzertu bat entzutera.Barakaldoko bandak jo zuen. Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.
Hemen daude argazki batzuk.
 

ASMAKIZUNA

Gaur, apirilean landu dugun asmakizunaren erantzuna atera da. Esterrek 8 edo 9 paper kutxatik hartu ditu. Azkenean paper batean erantzuna ondo zegoen. Badakizue norena zen? Ba... Ainhizerena (1.B)
ZORIONAK AINHIZE!!!

Hauek ziren pistak:
1. Gainean etxea daramat.
2. Beltzez jantzita ibiltzen naiz.
3. Itsasoa maite dut.
4. Gizakiek jaten naute.
5. Oso elikagarria naiz.
6. Paella atsegin dut.
7. Arraindegian saltzen naute.
Zer naiz?

Ba... MUSKUILUA