lunes, 22 de diciembre de 2014

OLENTZEROREN JAIA




Abenduaren 19an eskolan Olentzeroren festa ospatu genuen.
Hemen argazki batzuk jarri ditugu, zuei gustatzea espero dugu.

ZORIONAK  ETA  URTE  BERRI  ON !!

jueves, 18 de diciembre de 2014

ASMAKIZUNA





  Gaur, 1.zikloko ikasleok bildu gara  pasabidean hilabete honetan landutako  asmakizunaren erantzuna  kutxatik ateratzeko.



Irakurri ondoren, Sarak papera bat atera du erantzuna ezagutzeko.
 
 


 

miércoles, 3 de diciembre de 2014

EUSKERAREN EGUNA



Gaur, eskolan euskeraren eguna ospatu dugu.
Eskolako patioan ikasle guztiok bildu gara prestatutako dantzak eta esaera zaharrekin egindako puzzleak erakusteko.



martes, 2 de diciembre de 2014

ASMAKIZUNA

Hau da azaroaren zehar landutako asmakizuna. 

 Pasaden ostiralen 1.zikloko ikasleok bildu ginen  pasabidean kutxatik asmakizunaren erantzuna   ateratzeko.













Eta erantzuna zen........


Hemen daude argazki gehiago.










martes, 18 de noviembre de 2014

PELIKULA IKUSI DUGU

Gaur, Clara Campoamor Kultura-etxera ROBOTAK izeneko pelikula bat ikustera joan gara . Animaziozko filma izan da eta jakina, pertsonaia protagonistak errobotak ziren gainera, denetarik izan du : emozioa, barre egiteko momentuak, musika, dantza... horregatik nahiz eta luzea izan ez gara aspertu. Pelikula ikusi ondoren, eraikinaren aurrean gaileta batzuk jateko astia ere, izan dugu. PRIMERAN PASATU DUGU !

miércoles, 5 de noviembre de 2014

IKASLE OHIAK


Pasaden ostiralean arratsaldez,  6. mailako ikasle ohiak etorri ziren gurekin jolasak egitera.
Gurekin euskeraz hitz egiten dute eta jolasak oso ondo prestatuta ekartzen dituzte.
Primeran pasatu genueneskerrik asko lagunak etortzeagatik!!!
 
Hemen daude argazki batzuk zuek ikusteko.


martes, 28 de octubre de 2014

1. ASMAKIZUNA


Hilabetero 1. zikloko ikasleok gelan asmakizun bat lantzen dugu. 
Hilabetean zehar asmakizunari buruzko zazpi pista ematen dizkigute eta azkenean, papera batean erantzuna idatzi eta kutxa batean sartzen dugu.

Hau egin ondoren, lehenengo zikloko ikasle guztiok biltzen gara eta kutxatik papera bat ateratzen da asmakizunaren erantzuna ezagutzeko asmoz.

Hemen daukazue hilabete honetan landutako asmakizuna eta erantzuna.











Asmatu duzue???

viernes, 24 de octubre de 2014

NIRE GORPUTZA

Ingurunean giza  gorputzaren atal nagusiak ikasten ari gara.  
Eskeletoan hezur desberdinak behatu diitugu eta erradiografietan ere, hezurrak aztertzeko aukera izan dugu. 
Horretaz gain, ume baten silueta marraztu dugu gero, gorputzaren  giltzadura  nagusiak siluetan bertan kokatzeko.

                                          






    Giza  gorputzeko hezurdura








           Erradiografiak












GIZA  GORPUTZEKO  GILTZADURA  NAGUSIAK








2014 / 2015 IKASTURTEA

Ongi etorri ! 1.A eta 1.B ko taldekideek argazki batzuk atera ditugu gure blogera ongi etorria emateko. Hemendik aurrera lan desberdinak argitaratzen joango gara. Zuen bisitak beti eskertuko ditugu! Mila esker !

domingo, 22 de junio de 2014

AZKEN EGUNA

Ostiralean, kurtso honetako azken eguna ospatu genuen.Lehenengo maila amaitu dugu eta irailean bigarren mailan egongo gara. Ekintza ezberdinak antolatu ziren:
GINKANA : gimnasioan bildu ginen A klase guztiak 1. mailatik 6. mailara eta hamar talde osatu genituen. Froga batzuk egin genituen... oso ondo egon zen .
DISKOTEKA: patioan bildu ginen eta dantza egin genuen
MERENDOLA: denon artean ekarritako janariarekin "merendola" antolatu genuen.
AGURRA: Carmen (3. mailako andereñoa) eta 6. mailako ikasleak agurtu genituen gimnasioan

OSO ONDO PASA OPORRETAN!!

IKUSI ARTE!!!!!!!

BISITA

Ostiralean, Galen eta Izan klasera etorri ziren Galenek egindako haizerrota erakustera.Izan zen bere urtebetetzeko oparia eta bere aitarekin egin du.Azaldu zigun eguzki argia behar duela mugitzeko , aurreko egunean patioan frogatu zutela eta haizerrota mugitu zela.
ZORIONAK GALEN!


AZKEN DESKRIBAPENA

Alejandrok azken deskribapena egin du. Neska batena izan da. Oso ondo egin du.

jueves, 19 de junio de 2014

LA ARBOLEDA

Asteazkenean, azken txangoa egin genuen. La Arboledara joan ginen trenez eta funikularrez.Ekintza oso berezia izan zen: ibilbidea egin genuen; ahateak, behiak, zaldiak... ikusi genituen, La Arboleda herria ezagutu genuen (Idoiari esker) eta amaitzeko izozki bat jan genuen.Dena borobila atera zen.

martes, 17 de junio de 2014

DESKRIBAPENAK

Gaur hiru deskribapen izan ditugu, Emmak,Assmak eta Gorkak egindakoak, hain zuzen.
PRIMERAN egin dutenez oso erreza izan da asmatzea nortzuk ziren.







lunes, 16 de junio de 2014

URTEBETETZEAK

Pasaden astean Marinaren urtebetetzea izan zen eta gaur 1.B mailako Alainek eta Michelek zoriontzeko txartela eman diote.
Eskerrik asko!



ASMAKIZUNA

Gaur azken asmakizunaren asmatzailea Charok atera du. Maialen, 2.A mailakoa izan da.
ZORIONAK Maialen!
Hau zen asmakizuna:
Ardoaren fruitua dela
denok dakigu
eta urteberria ospatzeko
hamabi hartzen ditugu.
Zer da?
Ba... MAHATSAK dira


 

17.GALDERA eta AZKENA

Gaur 4. taldeari tokatu zaio galdera hau aztertzea eta guri kontatzea.Hau zen galdera:
Guk edaten dugun ura geza da, baina zein da munduan 
gehien dagoen ura? Non dago?
Denok esan dute gehien dagoena ur gazia dela eta itsasoetan aurki dezakegula.
PRIMERAN egin dute eta gainera denok eginda!


 
 

DESKRIBAPENAK




Aste honetan hiru deskribapen izan ditugu, Laura,Garazi eta Ikerrek egindakoak hain zuzen.
Hirurok PRIMERAN egin dute eta arin asmatu dugu norenak ziren deskribapenak.






lunes, 9 de junio de 2014

16. GALDERA

2. taldeari tokatu zaio aztertzea 16. galdera. Hau da:
Zer da glaciar bat? Zein da ospetsuena?  Non dago?
Talde honetan daudenek informazioa Interneten, liburu batean edo lagunei galdetzen lortu dute.
Haiek komentatu digute gauza pilo,adibidez, mendi garaietan eratzen dela, izotz ibai bat dela, 
astiro mugitzen dela... Ospetsuena Perito Moreno dela eta Argentinan dagoela.
Primeran egin dute lan. ZORIONAK!!!!!