miércoles, 27 de abril de 2016

BISITAK

Egun hauetan bi bisita izan ditugu. Asteartean, 6. mailako talde bat etorri zen ingelesez abestera.







 Eta asteazkenean, 5. mailako lau ikasle etorri ziren haiek egindako bonsaiak erakustera.

Bisitak  asko gustatzen zaizkigu.

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Asteartean, Bikoteka irakurtzen proiektuarekin hasi ginen.Nahiz eta lehenengo eguna izan, gustora egon ginen eta ondo pasatu genuen. Datorren astean berriro egingo dugu eta hobeto aterako zaigu.
Hemen ikusten da nola egon ginen.
 

GALDERA

Aste honetan taldeek hau aztertu dute:

GARRAIOBIDEEK ZER ERABILTZEN DUTE FUNTZIONATZEKO?
Eta horrela erantzun dute...
* Kotxeek, autobusek, motorrek... gasolina edo gasoila erabiltzen dute.
*Globoak, belauntziak... airea eta haizea behar dute.
*Trenak, metroak,tranbiak... elektrizitatea behar dute.
*Kanoak, bizikletak... gure indarra behar dute.

Argi geratu da denek ez dutela berdina erabiltzen. 

PRIMERAN EGIN DUZUE!!!


 

lunes, 18 de abril de 2016

GALDERA

Klasean aztertu dugun azken galdera izan da:

ZER DA BONSAI BAT?

 Hasieran inork ez zekien zer zen, baina gure klasekideek azaldu ondoren, dena oso argi geratu da.
Primeran egin duzue. ZORIONAK!!!! 

 Bonsaia zuhaitzak aldatu eta hazteko modu berezia, Japoniakoa jatorriz, eta teknika berezi horren bidez lortzen den zuhaitz moztaka da. Teknika batzuen bidez, zuhaitzari ez zaio uzten luzatzen, eta ahalik eta tamaina txikienean mantentzen da. Bonsaiak tradizio handia du Japonian; hala ere, gaur egun ia mundu guztira zabaldu da teknika hau.



 
 
ASTE HAUETAN ZEHAR LANDAREAK NOLA JAIOTZEN DIREN , BIZI...IKASTEN ARITU GARA. GAUZA BERRIAK IKASTEN GENITUEN BITARTEAN DILISTA ETA TXITXIRIOAK ERABILIZ LANDAREAK LANDATU DITUGU. EGUN BATZUK LANDARE HORIEK ZAINTZEN EGON ONDOREN ( ARGIA ZAINDUZ, URA EMANEZ...) LANDAREAN NOLA HAZTEN ZIREN IKUSI DUGU.



sábado, 9 de abril de 2016

EBERREN URTEBETETZEA

Apirilaren 4an, astelehenean, EBERREN urtebetetzea izan zen. Ostiralean, Noa eta Mikel klasera etorri ziren zoriontzeko txartela ematera. Eberri asko gustatu zitzaion.

 ZORIONAK EBER!!!!
 
 

URTEBETETZEAK

Aste honetan, 1. mailakoei, megafoniatik urtebetetzeak zoriontzea tokatu zaigu. Zozketa egin ondoren Olaia, Aitana P. ( 1.A),  Noa eta Mikeli (1.B) tokatu zitzaien.
 Ondo prestatu ondoren, ostiralean megafoniatik esan zuten eta gero klasez klase txartelak banatzen joan ziren.
Izugarrizko lana izan zen, baina primeran egin zuten.