martes, 22 de diciembre de 2015

ASKARITXOA

Gaur Olentzero eguna ospatu dugu. Patioan eta kalean abesten egon ondoren, indarra hartzeko, klasean askaritxoa izan dugu. Denok zerbait ekarri dugu eta oso gustora dena dastatu dugu. Eskerrik asko guraso guztiei , batez ere, Lander eta Aitanaren amei ekarritako gauzengatik.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

 

lunes, 21 de diciembre de 2015

3. ASMAKIZUNA

Gaur, atsedenaldi ondoren, 1. zikloko ikasle guztiak gure pasabidean bildu gara hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea ateratzeko. Oliverri papera ateratzea tokatu zaio eta lau aldiz atera du papera, erantzuna zuzena ez zelako. Azkenean lortu du eta EBER izan da asmatzailea.
Eberrek laguntzaile bat aukeratuko du, Alaine. Eta biok, arratsaldez megafoniatik esan dute.
PRIMERAN EGIN DUTE!!! 

AREAREKIN IDAZTEN

EUSKAL HERRIKO HONDARTZA BATETIK EKARRITAKO AREA ERABILIZ IDAZKETA LANTZEN IBILI GARA.
EMATEN EZ DUEN ARREN , ZAILA DA AREAN IDATZI ETA JARRITAKOA ASMATZEA.


OLENTZERORI GUTUNA

OLENTZERO ETORTZEKO EGUN GUTXI FALTA DIRA ETA 1.MAILAKO IKASLEAK GUTUNA IDATZI DIOGU.
GUTUNA IDATZI ONDOREN ESKOLAKO SARRERAN DAGOEN POSTONTZIRA BOTA DITUGU.

OPARI POLITAK ESKATU DITUGU , EA OLENTZEROK ESKATUTAKO GAUZAK EKARTZEN DIZKIGUN!!!!


AGURRA

Pasaden ostiralean, 1.Bko mutil bat eta gaur, 1.Ako neska bat agurtu ditugu. Hemendik  aurrera gurekin ez dira egongo beste eskola batera joango direlako. Denok espero dugu oso pozik egotea eskola berrian eta lagun asko izatea...
AGUR BERO BAT GURE PARTEZ

domingo, 20 de diciembre de 2015

POSTALAK

Ostiralean arratsaldez, postalen trukaketa egin genuen. 1.A eta 1.Bko ikasleak pasabidera atera ginen eta banan-banan bakoitzak idatzitako postala ematen egon ginen. Nahiz eta 50 izan, arin egin genuen. Denok pozik, guztiontzat postal bat egon zelako.

 

jueves, 17 de diciembre de 2015

4. GALDERA

Aste honetan aztertu duten galdera hauxe izan da:

GUK URTE BERRIA ONDO HASTEKO 12 MAHATS JATEN DITUGU.HAU MUNDU OSOAN BERDIN EGITEN DA?

Gure klasekideek gauza interesgarri batzuk kontatu dizkigute. 
Herrialde askotan tradizio desberdinak dituzte.Adibidez:
ITALIAN, dilistak jaten dituzte.
ESTATU BATUETAN elkarri musu bat ematen diote, "amodioa" hurrengo urtean mantentzeko edo izateko.
BRASILEN zuriz janzten dira.
GREZIAN ogi berezi batean txanpon bat gordetzen dute.
TXINAN ospatzen da urtarrilaren 21ean eta emakumeek mandarina bat botatzen dute itsasora .
AUSTRALIAN hondartzan ospatzen dute uda delako. 
URUGUAYN haien etxeetako leihoetatik, urez betetako ontzi batzuk botatzen dituzte.
DINAMARKAN lehenengo kanpaia jotzean, aulki batean igotzen dira, eta hamabigarren kanpaia jotzean, aulkitik salto eginez jaisten dira.
ALEMANIAN koilara eta kandela baten bidez, berunezko irudi batzuk desegiten dituzte.
 



 ESKERRIK ASKO EGINDAKO LANAGATIK

lunes, 14 de diciembre de 2015

URTEBETETZEAK

Aurreko astean urtebetetzeak zoriontzea tokatu zitzaigun. Aitanak eta Leirek izugarrizko lana egin zuten. Ostiralean megafoniatik esan zuten eta hasi ziren Lehen Hezkuntzako klasez klasez joaten zoriontzeko txartelak ematera.Gaur goizez Haur Hezkuntzako klaseetara joan dira. Haien lana PRIMERAN egun zuten eta hemen ikus dezakezue.


MAZEDONIA

ORAIN DELA ASTE BATZUK BARAKALDOKO MERKATURA JOAN GINEN.
BERTAN SAGARRAK, MADARIAK, PLATANOAK, MANDARINAK...EROSI GENITUEN.
GERO GELAN DENON ARTEAN MAZEDONIA GOZOA PRESTATU ETA JAN GENUEN!!!


jueves, 3 de diciembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA

Gaur, abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA  ospatu dugu eskolan. Denok patioan elkartu gara eta Gernika koadroa osatu dugu.Hau egin ondoren olerki bat esan dugu eta "Euskaldunak gara" abestia abestu  eta dantza egin dugu.
PRIMERAN PASATU DUGU 

miércoles, 2 de diciembre de 2015

MERKATUA

Gaur, Barakaldo merkatua ikustera joan gara. Binaka joan gara eta fitxa batean markatu dugu saltoki bakoitzean ikusi duguna.Ikusi dugu zer saltzen den fruta dendan, harategian, arrandegian, urdaitegian...Bisita oso interesgarria izan da eta dendariak oso ondo portatu dira gurekin.

lunes, 30 de noviembre de 2015

BISITA

Gaur, 4. B mailako ikasleak 1. mailako klaseetara etorri dira abesti bat abestera ingelesez. OSO ONDO egin dute eta ESKERRIK ASKO etortzeagatik.
 

domingo, 29 de noviembre de 2015

ASMAKIZUNA

Ostiralean, hilabete honetako asmakizunaren asmatzailearen papera Nekanek atera zuen. Denok urdurik geunden pentsatzen gure papera izango zela. Azkenean 1.B mailako mutil batena izan zen.




 

jueves, 26 de noviembre de 2015

3. GALDERA

Aste honetan, naturan,bi  taldeko ikasleek  ( 1.A eta 1.B)  galdera bat aztertu dute. Hau izan da galdera:
 NONDIK ATERATZEN DA ERREGALIZA?
Erregaliza ateratzen da landare baten sustraietatik eta gauza askotarako erabiltzen da, sukaldean, golozinak prestatzeko, botikak egiteko... Hemen duzue landare horren argazkia.


martes, 24 de noviembre de 2015

FAMILIA

ASTE HAUETAN FAMILIA LANDU DUGU, MARRAZKI EDERRAK EGIN ONDOREN BAKOITZAK BERE FAMILIAREN ARGAZKI BAT EKARRI DU ESKOLARA. BERE FAMILIAKOEN IZENAK, EZAUGARRIAK... AZALDU ETA ARGAZKIAK GELAN IZAN DITUGU DENBORALDI BATEZ BESTEEK LASAI IKUSTEKO.

lunes, 23 de noviembre de 2015

NOLA BIZI ZIREN HISTORRIAURREKO PERTSONAK ?

GIZARTE IKASGAIAN NIRE ETXEA ETA FAMILIA GAIA LANDU DUGU .  GELA BAKOITZEKO TALDE BATERI GALDERA BAT EMAN DIOGU:
 NOLA BIZI ZIREN HISTORRIAURREKO PERTSONAK ?
IKASLEEK MARRAZKI , MURAL ETA AZALPEN EDERRAK EKARRI DIZKIGUTE.  TXALO ZAPARRADA ERRALDOIA JASO DUTE .


PLANETARIUM

Pasaden astean planetarium txiki bat ikustera joan ginen. Gorabiden jarri zuten, eskola ondoan.
Iglu bat bezalakoa zen. Zirkulu bat egiten eseri ginen eta gora begiratu genuen. Dena iluntasunean zegoen izarrak eta planetak ikusteko. Dibertigarria izan zen eta argazki batzuk atera genituen.

lunes, 16 de noviembre de 2015

URTEBETETZEAK

Azaroaren 11an Olaia eta Ibairen urtebetetzeak izan ziren. Gaur Emma (4.A) gure klasera etorri da zoriontzeko txartelak haiei ematera. Eskerrik asko Emma. Eta Ibai eta Olaiarentzat...
ZORIONAK!!!!


lunes, 9 de noviembre de 2015

GURE GORPUTZA

NATURA IKASGAIAN GORPUTZ ATALAK LANDU DITUGU. GAIA BUKATZEAN DENON ARTEAN SILUETA ERRALDOI BAT EGIN DUGU, BERTAN GORPUTZ ATALEN IZENAK JARRIZ.HEMEN IKUS DEZAKEZUE GURE LANAREN EMAITZA.

sábado, 7 de noviembre de 2015

URTEBETETZEAK

Aste honetan XABIER eta ALAINen urtebetetzeak izan direnez, ostiralean, 4. mailako Aitor eta Libe gure klasera etorri ziren haiei zoriontzeko txartelak ematera. Hemen daude argazkiak.

ZORIONAK ALAIN ETA XABIER!!!!!
 Resultado de imagen de google imagenes animadas de tartas de cumple







 

miércoles, 4 de noviembre de 2015

GURUTZEGRAMA

ASTE HONETAN GELAKO IZENEKIN GURUTZEGRAMA KOLORETSUA OSATU DUGU. ASKO KOSTATU ZAIGUN ARREN LORTU DUGU IZEN GUZTIAK AGERTZEA.DENOK BAIKARA GARRANTZITSUAK!!!


martes, 3 de noviembre de 2015

1. GALDERA

Bi aste hauetan, naturan, gorputza eta zentzumenak ikasi ditugu. Gai honekin lotuta galdera bat izan dugu aztertzeko. Hau izan da galdera:


Pertsona itsueK ezin dute ikusi, baina irakurri ahal dute? ZergatiK?


Las personas ciegas no pueden ver, pero  ¿pueden leer?
 ¿Por qué?

Gelan  komentatu dugu irakurtzeko kapazak direla , Braille alfabetoa erabiltzen.
 






BARBANTXO ANZTERKIA


Urriaren 21ean Barakaldo antzokira joan ginen Barbantxo antzerki lan izugarria ikustera. Primeran pasa genuen. Betaurreko bereziak erabili genituen beldurrari aurre egiteko eta pertsonaiekin batera istorioan murgildu ginen.
Eskolara itzuli ginenean istorioari buruzko gure iritzia komentatu eta marrazki bat egin genuen. Marrazki hauek gure pasabidean daude, ikusi nahi badituzue bertatik pasa. GONBIDATUTA ZAUDETE!!!

GURE KUTXAK

Ikasle guztiek, etxean, kutxa bat prestatu dugu gehien gustatzen zaizkigun gauzekin eta gero gelan besteen aurrean azaldu dugu. Hemen ikus dezakezue ekarri duguna.

URRIKO ASMAKIZUNA

Urriaren 28an, asteazkenean, kurtso honetako lehenengo asmakizunaren erantzunaren papera atera zen. Oliverrek papera atera zuen eta ... badakizue norena izan zen? Ba IRENErena 2.A mailakoa.
ZORIONAK IRENE!!!



EGUZKIA

Denon artean eguzki bat osatu dugu. Bakoitzak zatitxo bat egin du eta guztien zatitxoekin eguzkia egin dugu.Horrela ikusi dugu zati guztiak beharrezkoak direla.




BISITAK

Orain arte bisita batzuk izan ditugu. Batzuk izan dira urtebetetzeak zoriontzeko, nahiz eta udan izan. Eta beste bat 5 urtekoek egin digute. Ume hauek etorri dira Fresi Txiki, Urti eta Ekiren partez guri gogoratzeko ura, argia eta janaria zaindu behar ditugula. PRIMERAN egin zuten.
ZORIONAK!





lunes, 26 de octubre de 2015

AURKEZPENA


KAIXO 
1.MAILAKOAK GARA ETA HEMENDIK AURRERA ZERBAIT BEREZIA EGITEN DUGUNEAN KONTATUKO DIZUEGU.
LASTER ARTE!!!



domingo, 14 de junio de 2015

GURE ALTXORRA

Hiruhilabete honetan zehar gelara eraman dugun altxorra gure ikaskideei erakutsi diegu. Jarduera honen bidez ondo pasatzeaz gain, hobeto elkar ezagutzeko ere oso lagungarria izan da.

lunes, 8 de junio de 2015

ASMAKIZUNA

Asmakizunekin jolasten jarraitzen dugu eta hona hemen gelan landu dugun azken asmakizuna.


 Zein ote da erantzuna ??    Baietz  asmatu !!



lunes, 25 de mayo de 2015

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Ikasturte honetan zehar BIKOTEKA IRAKURTZEN PROIEKTUA garatzen egon gara eta benetan oso esperientzia polita iruditu zaigu. Hemen proiektuaren argazki batzuk uzten dizkizuegu.

domingo, 3 de mayo de 2015

GELAKO ASMAKIZUNA

Hemen uzten dizuegu gelan landutako beste asmakizun bat.





                                 PILOTA      NAIZ