lunes, 24 de febrero de 2014

5. GALDERA

Gaur Gorkak, Sofiak eta Ikerrek kontatu digute historiaurreko gizonak eta emakumeak kobazuloetan bizi zirela eta jantziak egiteko animalien larrua erabiltzen zutela. Oso ondo!




DESKRIBAPENAK

Gaur, Iciarri eta Diegori gauza baten deskribapena egitea tokatu zaie. Haiek aukeratuta gauzak oso zailak izan dira. Nahiz eta pista gehiago eman inork ez du asmatu.Hemen daude argazkiak

sábado, 22 de febrero de 2014

URTEBETETZEA

Ostiralean, otsailaren 21ean, Aitorren urtebetetzea izan zen eta 2. mailako 2 mutil etorri ziren zoriontzera. Asko gustatu zitzaion Aitorri.
Zorionak Aitor!!!

 

ASMAKIZUNA

Ostiralean, otsailaren asmakizunaren papera Estherrek atera zuen.
Badakizue norena zen papera?... ba Laurarena, gure klasekoa!
Zorionak Laura!!!!!!
 



HORMAIRUDIAK

Ingurun, elikagaiak ikasi ditugu eta taldeka hormairudi ezberdinak prestatu ditugu.
Ostegunean, arratsaldez ,2. mailako ikasle batzuen aurrean gure muralak azaldu genituen.
Ekintza polita izan zen, baina hurrengoan beste modutan antolatuko dugu; oso luzea izan delako.
Hemen daude argazki batzuk.


lunes, 17 de febrero de 2014

INAUTERIAK

Laster Inauteriak ospatuko ditugu eta gaur mozorroa prestatzeko guraso batzuen laguntza izan dugu. Aurtengo gaia BASOA da eta gu tximeletaz mozorrotuko gara. Gurasoak hegoak birpasatzen eta mozten egon dira.
ESKERRIK ASKO !






4. ERANTZUNA

Gaur Aitorrek, Landerrek, Danak eta Aitanak kontatu digute beste herrialdeetan (Asian, Afrikan, Mexikon...) guk bezala ez dutela jaten kultura ezberdina dutelako.

GAUZEN DESKRIBAPENA

Gaur Izarok, Ikerrek eta Gorkak etxetik ekarritako gauzak deskribatu dizkigute.
Kolore askotakoak izan dira (horia, berdea eta grisa), forma askotakoak (borobila, luzea...),
neurriak ere ezberdinak izan dira. Jolasteko, musika entzuteko edo ateak irekitzeko balio dute.
Hemen daude argazkiak.






domingo, 16 de febrero de 2014

ICIARREN URTEBETETZEA

Astelehenean Iciarren urtebetetzea izango da, baina ostiralean
2. mailako Alba eta Yerai etorri ziren zoriontzera.
ZORIONAK ICIAR!



OTSAILAREN 14a

Gaur "San Valentin" eguna da eta maiteminduta daudenek ospatzen dute.
Gu txikiak gara , oraindik, maiteminduta egoteko, baina ospatu dugu
Shannonen amari esker. Shannonek, gaur goizean, kutxa polit bat klasera ekarri du
eta esan digu sorpresa bat zela.
Patioa pasa ondoren ireki dugu kutxa eta bai sorpresa oso goxoa izan dela!
ESKERRIK ASKO AMA!!!





lunes, 10 de febrero de 2014

4. GALDERA


Guk matxinsaltoak, inurriak, euliak... ez ditugu
jaten. Beste herrialdeetan guk bezala egiten dute?. Aztertu


3. GALDERAREN ERANTZUNA

Erlantzek, Laurak eta Garazik azaldu digute erleei esker EZTIA dasta dezakegula.
Baina, bakarrik Erlantzek nola lortzen den azaldu digu.




BISITA

Gaur goizean, 5. A mailako neskak eta mutilak klasera etorri dira, Mª Jose andereñorekin.
Guretzat sorpresa bat izan da, ez genekielako etorriko zirela.
Ingelesez kanta bat abestu digute. Oso ondo egin dute.



DESKRIBAPENA

Gaur Sofiari tokatu zaio gauza baten deskribapena egitea.
Esan digu berdea , luzea, ertaina eta egurrezkoa dela.
Margozteko erabiltzen dela eta berari asko gustatzen zaiola
margoztea.
Asmatu duzue zer den? Konprobatu...


sábado, 8 de febrero de 2014

DESKRIBAPENA

Danak, ostegunean, etxetik ekarritako gauza bat
deskribatu zuen.
Mutila da. Praka urdinak ditu. Alkondara eta
txano gorriak ditu. Bibote beltza du, oso handia.
Ekarri duena plastikozkoa da, baina benetakoa
ordenagailu jokuetan agertzen da.
Badakizue zer den? Begiratu argazkiak
 

lunes, 3 de febrero de 2014

3. GALDERA

Aste honetako galdera:
Erleei esker zer dasta dezakegu?
Nola lortzen da?

2. GALDERAREN ERANTZUNA

Gaur 4. taldeak azaldu digu zergatik semaforo batzuk soinua
duten.
Pertsona itsuek ezin dute ikusi zer kolore dagoen semaforoan,
baina gai dira soinua entzuteko.
Barakaldon semaforo gutxitan soinua dago eta hau ez da
lagungarria itsuentzat.

Taldeak ondo egin du. Hemen ikusiko dituzue




DESKRIBAPENA

Aste honetan Landerrek egin du gauza baten deskribapena.
Gorria eta horia da. Ertaina da, laukizuzena da eta lau gurpil
ditu. Egurrez eginda dago. Irristatzeko balio du...
Badakizue zer den? Argazki hauetan ikusiko duzue


OSO ONDO EGIN DUZU!!!!