miércoles, 31 de enero de 2018

ASMAKIZUNA

Gaur, Alba eta Oier zuzendaritzara joan dira, megafoniatik asmakizunarena esatera.
Gu pasabidera atera gara eta primeran entzun dugu.
ZORIONAK, OSO ONDO EGIN DUZUE!!!!




martes, 30 de enero de 2018

ASMAKIZUNA

Astelehenean, hilabete honetako asmakizunaren erantzuna eta asmatzailea atera zen. Juditek papera atera zuen eta .... Albaren papera zen.
Hauek ziren pistak:
1. Taldean bizi den animalia da.
2.  Hegoak ditu, baina ez dun hegan egiten.
3. Leku hotzetan bizi da.
4. Zuri-beltza da.
5. Arrainak harrapatzen ditu.
6. Hanka motzak ditu, baina altua da.
7. Poloetan bizi da.

Zer da?... Ba PINGUINOA!!!!!!!



 ZORIONAK ALBA!!!!








Aste honetan, Oierren laguntzarekin megafoniatik esango dute. Komentatuko dugu nola egin duten

DESKRIBAPENA

Astelehenean, Albak eta Endikak gauza baten deskribapena egin zuten. Biok oso ondo egin zuten. Endikaren deskribapena entzutean, arin asmatu genuen zer zen, baina Albaren deskribapenarekin gehiago kostatu zitzaigun. Azkenean asmatu genuen.

 PRIMERAN EGIN DUZUE!!!!!!!!

sábado, 27 de enero de 2018

DESKRIBAPENA ETA 7. GALDERA

Aste honetan 4. taldeko ikasleek lan bikoitza izan dute. Alde batetik, astelehenean, Ekaitzek eta Michellek gauza baten deskribapena egin zuten eta beste aldetik, ostiralean, 7. galderaren erantzuna azaldu ziguten.
Ekaitzek deskribapena oso ondo egin zuen. Pentsatzen genuen zaila izango zela asmatzea, baina Iagok arin asmatu zuen.
7. galdera hau izan zen:

Guk eskeletoa dugu, baina animalia guztiek eskeletoa dute?. Aztertu.

Ekaitzek, Dominiquek eta Iraiak azaldu ziguten, animalia batzuk barrutik ez dutela eskeletorik eta beste batzuk, guk bezala, hezurrak dituztela. 




 

domingo, 21 de enero de 2018

6. GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

 ZER EZBERDINTASUN DAGO ASIAN ETA AFRIKAN BIZI DIREN ELEFANTEEN ARTEAN? AZTERTU.

Eta arduradunak informazioa lortzen 5. taldekoak izan dira.
Konturatu gara ezberdintasun asko daudela: tamaina, belarriak, letaginak,tronpa...
Oso ondo bilatu eta azaldu digute.



URTEBETETZEA

Urtarrilaren 18an , Iraiaren urtebetetzea izan zen. Zazpi urte bete zituen!!! eta ostiralean arratsaldez, 6. mailako 3 ikasle etorri ziren zoriontzeko txartela ematera. Iraia egun osoan egon zen itxaroten eta urduri zegoen. Azkenean agertu ziren eta Iraiari asko gustatu zitzaion.


ZORIONAK IRAIA!!!!!!
 
 

jueves, 18 de enero de 2018

ITSAS MUSEOA

Gaur, Bilbora joan gara Itsas museoa ikustera. Metroz joan gara eta gero oinez. Bisita oso interesgarria izan da:
- Klaseka bananduta egon gara.
- Tailer batean itsasontzi bat egin dugu.
- Museotik jolas bat egin dugu pistak bilatzen eta azkenean  altxorra  aurkitu dugu. Badakizue zer zegoen barruan? Ba... PIRULETAK!!!!!!!
- Maketa eta bideo bat ikusi ditugu.
- Itsasontzi berezi batean egon gara
- Itsasontzietan dagoen motor bat ikusi dugu.
Eta bisita amaitu ondoren gaileta batzuk jan ditugu.
OSO ONDO PASATU DUGU!!!!!!!

1A mailako argazkiak

 

lunes, 15 de enero de 2018

GAUZEN DESKRIBAPENA

Gaur, gauza ezberdinen deskribapenak egiten hasi gara. Lehenengoak Dominique, Oier eta Iraia izan dira. Zer zen gauza bakoitza asmatzea kostatu zaigu, baina haiek oso ondo egin dute. Jarraitu horrela!!!!!!!

 

viernes, 12 de enero de 2018

EGUZKIA

Denon artean EGUZKI bat osatu dugu. Hasieran,bakoitzak izpi bat egin du paperez. Gero, nahi izan dugun moduan margotu dugu eta gure izena jarri dugu. Azkenean, izpi guztiak elkartu ditugu eta kartulina baten gainean kolatu ditugu. 
EGUZKI polit bat atera da!!!!!
Guztien izpiak beharrezkoak izan dira gure klaseko EGUZKIA sortzeko. 
Hemen argazkiak dituzue
 

jueves, 11 de enero de 2018

ESKULTURA

Gaur, taldeka eskultura bat egin dugu. Erabili ditugun materialak hauek izan dira: artilea, plastilina, makiltxoak, lastotxoak eta artaziak. 20 minutu izan ditugu pentsatzeko zer egin, nola egin... eta egiteko.
Hasieran zaila izan da, baina azkenean eskultura oso politak sortu ditugu.
Amaitu ondoren, eskulturari izen bat jarri diogu, azaldu dugu nola egin dugun eta deskribatu dugu.
Oso interesgarria izan da.
Ah! eta komentatu dugu nola lan egin dugun taldean, ea denok parte hartu dugun, ea arazorik bat egon den...
Hemen daude argazki batzuk