sábado, 27 de enero de 2018

DESKRIBAPENA ETA 7. GALDERA

Aste honetan 4. taldeko ikasleek lan bikoitza izan dute. Alde batetik, astelehenean, Ekaitzek eta Michellek gauza baten deskribapena egin zuten eta beste aldetik, ostiralean, 7. galderaren erantzuna azaldu ziguten.
Ekaitzek deskribapena oso ondo egin zuen. Pentsatzen genuen zaila izango zela asmatzea, baina Iagok arin asmatu zuen.
7. galdera hau izan zen:

Guk eskeletoa dugu, baina animalia guztiek eskeletoa dute?. Aztertu.

Ekaitzek, Dominiquek eta Iraiak azaldu ziguten, animalia batzuk barrutik ez dutela eskeletorik eta beste batzuk, guk bezala, hezurrak dituztela. 




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario