lunes, 31 de marzo de 2014

10. GALDERA

Astelehenero, talde bati tokatzen zaio galdera baten erantzuna azaltzea. Gaur 1. taldeari tokatu zaio eta hau zen galdera:
 Zer ezberdintasun dago gamelu eta dromedarioen artean?
Aimarrek asmatu du. Berak esan du gameluak bi konkor dituela eta dromedarioak bat bakarrik.
 
PRIMERAN!!
Aimarrek asm,atuA

 

DESKRIBAPENA

Gaur Mikeli tokatu zaio gauza baten deskribapena egitea. Oso ondo egin du, baina inork ez du asmatu, nahiz eta pista gehiago eman.


ZORIONAK!!!

Atzo (2014-3-30) Mikelen urtebetetzea izan zen. Zazpi urte bete zituen eta oso ondo pasatu zuen bere lagunekin eta familiarekin.
Gaur, bosgarren mailako Urko, Jorge eta Jone etorri dira, zoriontzeko txartela ematera. Hemen daude argazkiak.
                      
ZORIONAK MIKEL!!!


domingo, 30 de marzo de 2014

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Ostegunean, goizez, Barakaldo Antzokira joan ginen kontzertu bat entzutera. Barakaldoko Bandak , marrazki bizidunetan entzuten dugun musika , jo zuen. Adibidez: El pájaro loco, Dumbo, El rey león... pelikuletan entzuten dena.

AZENARIOK TRANPA EGIN DU

BIEn antzerki txiki bat prestatu dugu eta asteazkenean, goizez, egin genuen 4 urteko umeen aurrean eta ostegunean, arratsaldez ,gurasoen aurrean. Entseguetan baino hobeto atera zitzaigun eta txalo ugari izan genituen. Gainera, 4 urteko umeek ipuin bat kontatu ziguten. Primeran egon zen!


lunes, 24 de marzo de 2014

9. GALDERA

Gaur 3. taldeari tokatu zaio galderaren erantzuna azaltzea.Hau zen galdera:
Guk urteberria ospatzeko 12 mahats jaten ditugu.
Munduan zehar gauza bera egiten da?
Denok esan dute ezetz eta azaldu dute nola Australian bainatzen direla hondartzan, Txinan fideoak jaten dituztela, Estatu Batuetan artoa jaten dutela...



ASMAKIZUNA

Gaur Gabrielek, hilabete honetako asmakizunaren papera atera du. Ohianerena izan da, 2.B mailakoa. Bere izena entzutean oso pozik jarri da. Hau da asmakizuna:
Hiruzpalau hortzeko
sukaldeko tresna
okela jan nahi bada
beharrezkoa dena.
Zer da?
Ba ... SARDEXKA
Zorionak Ohiane!




DESKRIBAPENA

Gaur Naroari eta Shannoni tokatu zaie gauza baten deskribapena egitea. Biok animalia bat ekarri dute eta bi kasutan hartza izan da. Haiek emandako pisteekin asmatu dugu. Oso ondo egin dute.



ASSMAREN URTEBETETZEA

Martxoaren 17an Assmaren urtebetetzea izan zen. Zoriondu genuen eta kanika bat aukeratu zuen.Ostiralean arratsaldez, 5. mailako bi ikasle etorri ziren eta zoriontzeko txartela eman zioten. Assmari asko gustatu zitzaion. ZORIONAK ASSMA!!

lunes, 17 de marzo de 2014

GALDERAREN ERANTZUNA

Gaur, astelehenero bezala, talde bati (5.) galdera baten erantzuna komentatzea tokatu zaio.
Hau zen galdera: Familia guztiak berdinak dira? Nolakoa da zurea?
Denok esan dute familia guztiak ezberdinak direla.
Ikerrek esan du familia batzuk zuriak direla, beste batzuk beltzaranak, beste batzuk beltzak...
Izarok esan du guraso batzuk bananduta daudela eta umeak amarekin edo aitarekin bizi direla.
Gorkak esan du familia batzuk handiak direla eta beste batzuk txikiak.

DESKRIBAPENA

Gaur Assmari eta Laurari tokatu zaie gauza baten deskribapena egitea.Assmak ekarritakoa kostatu zaigu, baina azkenean Izarok asmatu du.Laurarena inork ez du asmatu. Ea hurrengoan pista errezagoak ematen dituzten!

 
Hemen daude argazkiak:



jueves, 13 de marzo de 2014

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Hasi gara BIKOTEKA IRAKURTZEN proiektuarekin eta oso pozik gaude. Astero tokatuko zaigu irakaslea eta ikaslea izatea eta uste dugu asko ikasiko dugula.

7. GALDERA

Zer ezberdintasun dago herri eta hirien artean?
Hau izan da aste honetako galdera eta 4. taldeari tokatu zaio azaltzea.
Kontatu digute etxe gehiago dagoela hirietan, herrietan jende gutxiago bizi dela, trafiko gehiago dagoela hirietan, batzutan herri txikitan eskolak ez daudela...
Hemen dago taldea:


DESKRIBAPENA

Aste honetan Erlantzi eta Garaziri deskribapena egitea tokatu zaie.Haiek ekarritakoa asmatu dugu, nahiz eta zaila izan. Hemen daude argazkiak




miércoles, 5 de marzo de 2014

6. GALDERA

Gaur 2. taldeak (Aitana, Aitor,Dana eta Landerrek) kontatu digute etxe batzuk adreiluz eginda daudela, beste batzuk egurrez, beste batzuk lastoz... eta haien artean guztiz ezberdinak direla.
Etxe mota asko daude, adibidez: baserriak, igluak, etxolak, tipiak...




DESKRIBAPENA

Gaur, Maialeni eta Aimarri gauza baten deskribapena egitea tokatu zaie.
Aukeratutako gauzak asmatzea, haiek emandako pisteekin, ez da batere erreza izan eta inork ez du asmatu.
Hemen daude haiek ekarritako gauzak.




domingo, 2 de marzo de 2014

INAUTERIAK

Ostiralean, Inauteriak ospatu genituen. Eguraldiagatik gimnasioan egin genuen guk prestatutako dantza eta gurasoek, pena handiz, ez zuten ezer ikusi.
Penagarria da hainbeste lan egin ondoren horrela gertatzea, baina...
Hemen daude argazki batzuk, gure pasabidean aterata.

URTEBETETZEAK

Ostiralean, Mikeli eta Assmari tokatu zitzaien urtebetetzeak zoriontzea.
Hasieran megafoniatik zoriondu zituzten eta gero banan-banan zorion txartelak banandu zituzten.
Lan pilo izan zen , baina merezi zuen egiteak.
Primeran egin zuten! Hemen daude argazkiak.

ASMAKIZUNA-OTSAILA

Otsaileko asmakizuna Laurak asmatu zuen eta laguntzaile bat aukeratu zuen berarekin megafoniaz esateko. Berak Sofia aukeratu zuen, baina egun batzutan falta izan zenez, Aimarrekin egun zuen.
Hau zen asmakizuna:
Txaleko zuriz eta
frak beltzez jantzia
hegan egiten ez duen
itsasoko txoria.
Zer da?
Ba... pinguinoa