sábado, 21 de diciembre de 2013

OLENTZERO EGUNA

Atzo, eskolan Olentzero eguna ospatu genuen. Antolatuta zegoen moduan, patioan abestu genuen, baina kalera ateratzeko momentuan euria egiten hasi zen eta barrura sartu ginen.
Klasean, guk ekarritako janariarekin merendola prestatu genuen eta jan ondoren gimnasiora joan ginen 5. eta 6. mailetako ikasleak ikustera. Hauek abestu, dantzatu eta txirula jo zuten Idoiaren laguntzarekin. Eguna OSO ONDO egon zen.
Hemen daude merendola argazki batzuk



Eskerrak eman nahi dizkiegu guraso guztiei, baina batez ere Lander eta Shannonen ameei, izugarrizko lana egin dutelako.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIEI!!!
 
 

ANTZERKIA

Aste honetan oso lanpeturik egon gara.Asteazkenean, 4 urteko umeen aurrean eta ostegunean, gure gurasoen aurrean, antzerki bat egin dugu. Izenburua da TXANPINOI IRITSI DA.Nahiz eta motza izan, guretzat oso berezia izan da eta espero dugu antzerki gehiago prestatzea.

ASMAKIZUNA

Asteazkenean, abenduan landu dugun asmakizunaren asmatzailearen papera Euskok atera zuen.
Asmatzailea Gaizka, 2.B klasekoa izan da.

ZORIONAK GAIZKA!!
 
Hau izan da asmakizuna:
 
Zer dela eta zer dela
zerutik bota eta
apurtzen ez dena
uretara bota eta
desegiten dena?
Badakizue zein den erantzuna?
 
Ba... Gaizkak esan zuenez ,ELURRA da.
Hemen daude argazki batzuk
 


ONTZIAK ETA FRUTA_BARAZKIAK

Asteartean goizez, "ONTZIAK" eta arratsaldez, "FRUTA ETA BARAZKIAK" tailerrak egin genituen.
"ONTZIAK" tailerrean Kristinak azaldu zigun oso garrantzitsua dela birziklapena egitea eta nola egin behar dugun. Honi buruz jolas bat egin genuen eta azkenean, eraman genuen materialarekin joku bat prestatu genuen.
Hemen daude argazki batzuk




"FRUTA ETA BARAZKIAK" tailerrean, Iratirekin fruta eta barazkiak bereiztu genituen. Jolas bat egin genuen, mandarina eta banana dastatu genituen eta azkenean, Iratik fitxa bat eman zigun denborapasa batzuekin.
Hemen daude argazki batzuk.



TAILERRAK PRIMERAN EGON DIRA!!!

martes, 17 de diciembre de 2013

SUPERMERKATUA

Aste honetan, eskolan, kontsumo tailerrak izan ditugu eta lehenengoa supermerkatua izan da.
Tailer honetan Estherrek, elikagaien gurpila zer den azaldu digu. Gero taldeka menu osasungarri bat pentsatu dugu. Ondoren, supermerkatura joan gara erosketak egitera, dirua eta guztiz izan dugu!. Azkenean, erosi duguna ordaindu dugu.
OSO INTERESGARRIA IZAN DA!!!!
 
 
Hemen daude argazki batzuk
 


lunes, 16 de diciembre de 2013

KUTXAK

Hilabete honetan, gelan, ekintza berezi bat egin dugu. Ikasle bakoitzak kutxa bat ekarri du eta kutxa barruan gauza ezberdinak sartu ditu.Gauza hauek baliogarriak izan dira ume horren deskribapena edo gustuak azaltzeko. Kutxa barruan denetarik egon da: panpinak, zaldiak, boligrafoak, ipuinak, betaurrekoak...
Hemen ikusiko duzue.

miércoles, 11 de diciembre de 2013

SANTA CLAUS

Aste honetan sorpresa handi bat izan dugu!

Badakizue noren eskutitza ailegatu zaigun?

Ba... Santa Clausena. Lander, gure klasekide mutil jatorra,

orain dela bi aste Laponian egon zen eta Santa Clausi, guk idatzitako eskutitz bat eman

zion.Dirudienez, Santa Clausi asko gustatu zitzaion gure gutuna eta postal polit hau

idatzi digu.


viernes, 6 de diciembre de 2013

ASMAKIZUNA

Ostegunean, Garazi eta Aitana zuzendaritzara joan ziren  azaroaren

asmakizuna, megafoniatik esatera.

Hau izan da asmakizuna:

PRAKA MOTZEZ JANTZITA
 
IBILTZEN NAIZ ZELAIAN
 
GOL ASKO SARTUZ GERO
 
TXAPELDUN IZAN ESPERO.
 
Ba dakizue zer den? Ba... Garazik esan duenez FUTBOLARIA
 
Garazi eta Aitana oso ondo egin duzue!!!
 


URTEBETETZEAK ZORIONTZEA

Kaixo!

1.B ikasleak gara: Ainhoa, Lucia eta Adrian . Ostegunean ,jolasorduan Maiteren

 bulegora joan ginen,aste honetan urteak bete dituzten ikasleak zoriontzera.

Guretzat lehenengo aldia izan denez, pixkat urduri egon gara, baina azkenean

primeran atera zaigu. Desiatzen gaude berriro egiteko, oso ondo

pasatu dugu eta gainera Maitek txokolatina bana eman digu!!!

Hemen ikusiko duzue nola gertatu den

martes, 3 de diciembre de 2013

Euskara eguna

Gaur eskolako ikasle guztiek bi ekintza oso politak egin ditugu, euskara eguna ospatzeko.

Alde batetik, klaseetan prestatutako hizkiak edo zenbakiak maparen gainean kolatu dira

esaldi hau osatzeko:

RONTEGI IKASTETXEA- 2013KO ABENDUAREN 3AN- EUSKARA EGUNA
 
Eta beste aldetik, dantza polit bat egin dugu patioan.
 
 
Dena primeran atera da eta argazki hauetan posiblea da ikustea.
 

 

lunes, 2 de diciembre de 2013

ARGAZKIAK MAPAN

Gaur, euskara eguna ospatzen hasteko, Euskal Herriko mapa handi batean gure argazkiak kolatu ditugu.Lehenak izan garenez mapan ez zegoen ezer jarrita, gero posiblea zen gure argazkiak ikustea.
Bihar,EUSKARA EGUNEAN, beste ekintza polit batzuk burutuko dira eta hemen kontatuko dugu.





domingo, 1 de diciembre de 2013

URTEBETETZEAK ZORIONTZEA

Ostiralean, Naroa eta Erlantzek, aste horretan urteak bete zituztenak zoriondu zituzten.

Megafoniatik, Maiteren laguntzaz, zoriondu zituzten eta horretaz aparte,

pertsonalki guztiei eman zieten, beste andereñoen laguntzaz, papertxo hau

Oso ondo egin zuten eta hemen daude argazki batzuk, denok ikusteko nola gertatu zen