lunes, 26 de marzo de 2018

Barakaldoko merkatu azokara joan gara eta mazedonia prestatu dugu.


Barakaldoko merkatu azoka bisitatzera joan gara. Han dauden harategiak, arraindegiak, fruta eta barazki dendak ikusi ditugu.

Zelako kalitate oneko produktuak saltzen dituzten!, asko gustatu zaigu.

Haurrak binaka joan dira apuntatzen ikusten dutena.

Azokan erosketak egin ditugu, klasean mazedonia prestatzeko.



Frutadendan sagarrak, marrubiak, bananak, laranjak, madariak eta mandarinak erosi ditugu.

Hemen dago gure Mazedoniaren errezeta badaezpada etxean egin nahi baduzue.


Taldeka klasean mazedonia denon artean prestatu dugu:

1. Taldea: Olatz ,Nayra, Izan eta Anthea. Eskuak garbitu ondoren, mandarinen azala kendu dute.



2. Taldea: Aner, Sarai, Dylan eta Nagore.
Eskuak garbitu eta gero bananen azala kendu dute.


3. Taldea: Olaia, Irati, Amets eta Noa.
Eskuak garbitu ondoren, Marrubiak urarekin garbitu dituzte.

4.Taldea: Ander, Asier, Iker eta Aira.
Eskuak garbitu eta gero, sagarrak moztu dituzte.




5. Taldea: Adrián, Jagoa, Alize eta Laura.
Eskuak garbitu ondoren, bananak moztu dituzte.


Lehenengo nire laguntzarekin moztu dute.


Gero haiek bakarrik moztu dute kontu handiarekin.





Bananak moztu eta gero beste taldea batek bolera bota du.



Gero bakoitzak laranja erdia hartu du eta laranja zukua egin dugu mazedoniara botatzeko.





Begira zelako macedonia ederra prestatu dugun!.


Denon artean den-dena jan dugu, oso goxoa zegoen!.




Ummmm, ze gozo dagoen!!!





sábado, 24 de marzo de 2018

Megafoniatik hitz egiten

           MEGAFONIATIK HITZ EGITEN:
Olatzek eta Laurak megafoniatik asmakizuna irakurri dute.



Nabaritzen da asko praktikatu duzuela, primeran irakurri duzue!.

jueves, 22 de marzo de 2018

Asmakizuna gure klaseko Olatzek asmatu du!

Gaur Olatzek hilabete honetako asmakizuna asmatu duenez, klasean asmakizuna idazten  egon da Laurarekin eta gero ensaiatzen egon dira, bihar megafoniatik primeran irakurtzeko. 
Zorionak Olatz hilabete honetako asmakizuna asmatzeagatik!.



Gaur 3.Mailako ikasleak gure klasera etorri dira.


Gaur 3.Mailakoak gure klasera etorri dira haiek prestatutako animaliei buruzko lanak aurkeztera. Primeran egin duzue!, eskerrik asko etortzeagatik!, asko ikasi dugu.




ABESTIA

Hilabete honetako abestia "BEHIN BETIKO" izan da. Entzun nahi baduzue klikatu.

https://www.youtube.com/watch?v=jvpxegj4y0g
 

miércoles, 21 de marzo de 2018

GONBIDAPENA

Atzo arratsaldez, 3. A klasera joan ginen. Haiek animaliak ikasten egon dira eta oso lan polita prestatu dute. Primeran azaldu ziguten egindako lana.
ESKERRIK ASKO GUTAZ GOGORATZEAGATIK!!!

PRIMERAN EGIN DUZUE!!!!!!!!!

ASMAKIZUNA

Gaur, martxoko asmakizunaren asmatzailea atera da. Joanak papera atera du eta 1.B klaseko neska batena izan da, hain zuzen ere, OLATZENA.
Hauek dira pistak:
1. Intsektu bat da.
2. Etxe inguruan ibiltzen da.
3. Lorez lore ibiltzea gustatzen zaio.
4. Bi kolore ditu.
5. Taldean erregina bat daukate.
6. Langileek lan asko egiten dute.
7. Eztia egiten dute.

ZER DA? Ba...... ERLEA

ZORIONAK OLATZ!!!!!




 

martes, 20 de marzo de 2018

Animalien proiektuaren aurkezpena 3. mailan egin dugu.

Azkenean heldu da eguna, hainbeste lan egin, ahalegin eta ensaio egin ondoren 3. Mailara joan gara, Xubanen gelara gure Animalien proiektuaren aurkezpena egitera. 
Primeran egin duzue!, oso langileak zarete, lan bikaina egin duzue!!!.

FLAMENCO TALDEA:
Aira talde honetako aurkezlea izan da.






BASURDE TALDEA:
Noa talde honetako aurkezlea izan da.




IGUANA TALDEA:
Iker talde honetako aurkezlea izan da.






IZOKIN TALDEA:
Aner talde honetako aurkezlea izan da.








ARRABIO TALDEA:
Nagore talde honetako aurkezlea izan da.









Aurkezpena amaitu ondoren, galdera asko egin dizkigute gure lanei buruz. Oso interesgarria iruditu zaie guk kontatutakoa.





Oso pozik gaude egindako lanagatik, aurkezpena egin ondoren, muralak pasabidean txintxilikatu ditugu, etorri nahi duzunean ikustera, gonbidatuta zaudete!.