lunes, 26 de marzo de 2018

Barakaldoko merkatu azokara joan gara eta mazedonia prestatu dugu.


Barakaldoko merkatu azoka bisitatzera joan gara. Han dauden harategiak, arraindegiak, fruta eta barazki dendak ikusi ditugu.

Zelako kalitate oneko produktuak saltzen dituzten!, asko gustatu zaigu.

Haurrak binaka joan dira apuntatzen ikusten dutena.

Azokan erosketak egin ditugu, klasean mazedonia prestatzeko.



Frutadendan sagarrak, marrubiak, bananak, laranjak, madariak eta mandarinak erosi ditugu.

Hemen dago gure Mazedoniaren errezeta badaezpada etxean egin nahi baduzue.


Taldeka klasean mazedonia denon artean prestatu dugu:

1. Taldea: Olatz ,Nayra, Izan eta Anthea. Eskuak garbitu ondoren, mandarinen azala kendu dute.



2. Taldea: Aner, Sarai, Dylan eta Nagore.
Eskuak garbitu eta gero bananen azala kendu dute.


3. Taldea: Olaia, Irati, Amets eta Noa.
Eskuak garbitu ondoren, Marrubiak urarekin garbitu dituzte.

4.Taldea: Ander, Asier, Iker eta Aira.
Eskuak garbitu eta gero, sagarrak moztu dituzte.




5. Taldea: Adrián, Jagoa, Alize eta Laura.
Eskuak garbitu ondoren, bananak moztu dituzte.


Lehenengo nire laguntzarekin moztu dute.


Gero haiek bakarrik moztu dute kontu handiarekin.





Bananak moztu eta gero beste taldea batek bolera bota du.



Gero bakoitzak laranja erdia hartu du eta laranja zukua egin dugu mazedoniara botatzeko.





Begira zelako macedonia ederra prestatu dugun!.


Denon artean den-dena jan dugu, oso goxoa zegoen!.




Ummmm, ze gozo dagoen!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario