martes, 28 de enero de 2014

2. GALDERA

Aste honetan talde bat saiatu behar da galdera hau erantzuten:

Semaforo guztietan kolore gorria, berdea eta laranja daude. Baina batzuetan soinua dago.Badakizue azaltzen zergatik?

lunes, 27 de enero de 2014

1. GALDERAREN ERANTZUNA

Gaur, 1. taldeari tokatu zaio 1. galderaren erantzuna
guri azaltzea.
Esan digute itsuak irakurtzeko gai direla Braille
sistemari esker.
Diegok material pilo ekarri digu: Braille alfabetoa,
makila, ipuin bat...eta denok gure izena idatzi dugu
puntutxoak erabiltzen.
ESKERRIK ASKO
Hemen daude argazkiak

DESKRIBAPENAK

Gaur, gauza baten deskribapena egiten hasi gara.
Lehenak Aitana eta Aitor izan dira.
Aitanak baloia aukeratu du (ze arraro!) eta Aitorrek
puxtarri bat.
PRIMERAN EGIN DUTE!
Hemen daude argazkiak

domingo, 26 de enero de 2014

ASMAKIZUNA URTARRILEAN

Urtarrilean, asmakizuna hau izan da:
 
KARRATUZ BETETA NAGO
ETA MARROIA NAIZ
JENDEAREN AHOAN
ASKOTAN EGOTEN NAIZ
 
Ostegunean 1 zikloko guztiak bildu ginen pasabidean.
Jaionek kutxatik ume baten papera atera zuen.
Badakizue norena zen?
Ba Adrianena (1.B) eta denok zoriondu genuen.
 
Erantzuna TXOKOLATEA da.
 


sábado, 18 de enero de 2014

ASTEKO GALDERA

Oraindik aurrera, astero, galdera baten erantzuna bilatu behar izango dugu.
Galdera, inguru gaiarekin lotuta egongo da, eta erantzuna bilatuko dugu
liburuetan, interneten, beste pertsonei galdetzen...
Astero klaseko talde bat horretaz arduratuko da eta astelehenero besteei
haiek bilatu dutena azalduko diete.
Aste honetako galdera hau da:
 
Pertsona itsuek ezin dute ikusi,
baina irakurri ahal dute?
Zergatik?