miércoles, 28 de febrero de 2018

33 URTE PASA ONDOREN BARAKALDO ELURTUTA ESNATU DA

Gaur, egun berezia izan da, elurra Barakaldora heldu da!, leihotik begiratzean den-dena elurtuta zegoen, zuri-zuria.
Begira gure eskola eta gure auzoa ze politak dauden!



                       

Gaur eskolan 1.Cko ikasle batzuk gure klasean egon dira eta aktibitate desberdinak egin ditugu: marrazkiak egin, plastilinarekin jolastu, esku lanak (collage), abestu, dantzatu...oso ondo pasatu dugu!.

Jagoari ipuin polit bat asmatzea bururatu zaio, ipuina idatzi du, marrazkiak egin ditu eta gero kontatu digu. Primeran egin duzu!, asko gustatu zaigu!.




           



martes, 27 de febrero de 2018

DESKRIBAPENA

Aste honetan, gauza baten deskribapena egitea Eneritzi eta Oierri tokatu zaie. Haiek gauza horren ezaugarriak esan dizkigute eta gu asmatzen saiatu gara. Eneritzena arin asmatu dugu, baina Oierrena ez dugu asmatu, nahiz eta berak pista gehiago eman.

BIOK PRIMERAN EGIN DUZUE!!!!!! 




 

URTEBETETZEA

Otsailaren 24an, larunbatean, Oierren urtebetetzea izan zen. 7 urte bete zituen. Eta atzo, 4. mailako bi neska gure klasera etorri ziren zoriontzeko txartela ematera. Oierri asko gustatu zitzaion.

 ZORIONAK OIER!!!!!!
 

viernes, 23 de febrero de 2018

GURE AUZOARI BURUZ ETA HERRIARI BURUZKO PROIEKTUA

                                         GURE AUZOA ETA GURE HERRIA: (PROIEKTUA)

Gure auzoari buruz eta gure herriari buruzko proiektua egiten ari gara. Taldeka lan egiten dugunez, 5 talde berriak egin ditugu, taldeak egiteko haien kalea erabili dugu:


1. Taldea: 
ARRANDI kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Iker, Nayra, Adrian eta Laura dira. Guztiak kale honetan bizi dira Laura izan ezik, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

2. Taldea: 
BIZKAIA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Aner, Alize, Amets eta Jagoa dira. Guztiak kale honetan bizi dira Jagoa izan ezik, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

3. Taldea:
NAFARROA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Olatz, Irati, Olaia eta Anthea dira. Guztiak kale honetan bizi dira, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko. Gaur Anthea ez zegoenez Asierrek talde honetan lan egin du.

4. Taldea:
CASTILLA LA MANCHA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Aira, Izan, Nagore eta Ander dira. Guztiak kale honetan bizi dira, Ander eta Aira izan ezik, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

5. Taldea:
ARABA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Sarai, Dylan, Noa eta Asier dira.  kale honetan  Sarai bakarrik bizi da. Kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

Hasteko proiektuarekin hurrengo arazo egoera planteatu diet: 

"Egoi eta Lide eskolako irakasle berriak dira, kanpotik etortzen direnez, ez dute Rontegiko auzoa ezagutzen ezta gure herria ere ez, horrexegatik lehenengo egunean eskolara etortzean galdu egin ziren. Zer iruditzen zaizue gure auzoari buruz eta gure herriari buruzko informazioa ematea berriro ez galtzeko eta gehiago jakiteko?, horretarako guk ikertu behar dugu eta datuak bildu behar ditugu, ondo iruditzen zaizue?"

Ondo iruditzen zaiela esan dutenez erabaki dugu aurrera eramatea proiektua.

Hurrengo pausua izan da denon artean esatea: Zer dakigu gure auzoari buruz? eta zer jakin nahi dugu?. 


Gero bakoitzak esan du zein kalean bizi den eta horrela talde berriak antolatu dugu, kale berean bizi direnak elkarrekin daude. 


Gure auzoa Barakaldoko 3Dko mapa digital batean kokatu dugu eta gure auzotik nabigatzen egon gara eta zerutik ikusi dugu gure auzoa, gure eskola!, kaleak eta herria ezagutzen, horrela konturatu gara ze handia den gure herria eta zenbat auzo dagoen Barakaldon. Gure auzoa ez da auzo bakarra, Barakaldon auzo asko daude!


Auzoa ondo ikusita eta kale bakoitzeko bisita birtuala eginda, talde bakoitzak kaleko izena, taldeko izena da, idatzi dute txartel batean mahaian uzteko, guztiok jakiteko zein den haien kalea, ondoren talde bakoitzak kontatu du nolakoa da bere kalea eta haien kalea margotu dute.

















Gaur Lehenengo taldea: ARRANDI KALEA. haien kaleari buruz hitz egin dute eta haiek egindako kaleko marrazkiak eta planoak  azaldu dizkigute. Primeran egin duzue! hala ere, kontuan hartu behar duzue denon artean emandako hobetzeko proposamenak hurrengo aurkezpenerako: Laurak eta Nayrak altuago hitz egin, guztiak ondo entzuteko).










ANIMALIEN PROIEKTUA

                                                 ANIMALIEN PROIEKTUA:

        Taldeka animaliei buruzko ikerketa egin dugu eta muralak egin ditugu.

          
                                                              
                       UGAZTUNEN TALDEA: Olaia, Amets, Jagoa eta Noa


HEGAZTIEN TALDEA: Nayra, Olatz, Aira eta Anthea.


ARRAINEN TALDEA: Dylan, Adrian, Aner eta Izan


NARRASTIEN TALDEA: Iker, Ander, Laura eta Alize



ANFIBIOEN TALDEA: Irati, Nagore eta Asier.


jueves, 22 de febrero de 2018

Asmakizunak

                                                    ASMAKIZUNAK:

Gaur Nayrak, Alizek eta Ametsek haien asmakizuna kontatu digute klasean asmatzeko. Ametsek egindako txerria asko gustatu zaigu eta Alizerena pizka bat kostatu zaigu asmatzea, ea zuek asmatzen duzuen. 

                                  Tresna bat da.
                                   Borobila da.
                                   Ertaina da.
                                   Kolore askotako izan ahal da.
                                   Gogorra eta zaratasua da.
                                   Metalez, kristalez eta plastikoz dago.
                                   Logelan ipintzen da.
                                   Ohetik altzatzeko erabiltzen da.

                                   ZER DA?



Asmatu duzue?
(Asmakizunaren erantzuna: iratzargailua da)

PRIMERAN EGIN DUZUE NESKAK!!!

MATEMATIKA LANTZEN: HAMARREKOAK, 2 HAMARREKOAK ETA BATEKOAK

                                            MATEMATIKA LANTZEN: 
                        (Hamarrekoak, 2 hamarrekoak eta batekoak)

Gaur matematikan taldeka lan egin dugu, hamarrekoak, 2 hamarrekoak eta batekoak birpasatzeko beste modu erakargarri batean. Primeran egin duzue!!!










                                                                                                                  

IÑAUTERIAK

                                                         IÑAUTERIAK:

Robotaz jantzi gara, desfilea eta dantza egin dugu, ondoren txokolatea bizkotxoekin jan ditugu, ze gozoa zegoen!, primeran pasatu dugu!.