domingo, 27 de abril de 2014

NAGUSITU

Martxoan eta apirilean, ostegunero, Nagusitu programan parte hartu dugu. Sei saio izan dira, ordu batekoak, eta monitore batekin ekintza ezberdinak burutu ditugu. Ekintza guztiak  oso dibertigarriak izan dira. Aukera izan dugu pentsatzeko nolakoak garen, gure burua aurkezteko besteen aurrean, konturatzeko neskak eta mutilak fisikoki ez garela berdinak, baina eskubide berdinak ditugula jostailu batekin jolasteko edo lanbide bat izateko...
Azken egunean, binaka, puzzle pieza batean marraztu dugu gehien gustatu zaigun ekintza. Hau egin ondoren saiatu gara puzzlea osatzen.Gurekin egon den monitireak (Uriz) ere zati bat margotu du.
Nagusitu programa Barakaldoko udaletxeak antolatzen du eta parte hartu nahi duen eskolak eskatzen du.
Asko gustatu zaigunez datorren kurtsoan berriro eskatuko dugu.

ESKERRIK ASKO URIZ

miércoles, 9 de abril de 2014

ASMAKIZUNA

Gaur Euskok hilabete honetako asmakizunaren papera atera du.  Hiru paper atera  behar izan ditu erantzuna zuzena aurkitzeko.Azkenean 1.A mailako Izaro irabazlea izan da.Bere klasekoak asko poztu dira eta zoriondu dute.
Hau da asmakizuna:
Zorrotz-zorrotza naukazu
baita arriskutsu ere
egurra moztu dezakezu
zer naizen esaidazu
 
Zer da?    Ba... AIZKORA
 
ZORIONAK IZARO!
 
 


lunes, 7 de abril de 2014

11. GALDERA

Zer ezberdintasun dago Afrikan eta Asian bizi diren elefanteen artean?
Hau izan da aste honetako galdera. 4. taldeari tokatu zaio, baina denok ez dute erantzuna ekarri.
Emma, Mikel eta Alejandrok azaldu digute Afrikan bizi diren elefanteak handiagoak direla baita haien belarriak ere.
OSO ONDO!!!
Hurrengoan espero dugu denok prestatzea.


 

DESKRIBAPENA

Gaur, Emmari, Alejandrori eta Marinari tokatu zaie gauza baten deskribapena egitea.
Haiek deskribatu dituzten gauzak oso zailak izan dira asmatzeko. Bakarrik asmatu dugu Emmarena.
Marinarena ez dugu ikusi, ekarri ez duelako.
 Azkenak izan dira ariketa hau egiten. Oporrak pasa ondoren ikaskide baten deskribapenak egingo ditugu.
Gaur zozketa egin dugu eta bakoitzak badaki noren deskribapena egingo duen.




sábado, 5 de abril de 2014

ZINEMA

Asteazkenean, 1.zikloko guztiok Clara Campoamor kultur-etxera  joan ginen pelikula bat ikustera, Freddy Igeldegi. Pelikula amaitu ondoren galleta batzuk jan genituen eta eskolara itzuli ginen.
Pelikula oso interesgarria izan zen eta ondo pasatu genuen.