martes, 28 de febrero de 2012

ASMAKIZUNA




-
Joan den ostegunean,  atsedenaldia amaitu ondoren, 1. eta 2. mailako ikasle eta  irakasleok  hilabete honetako asmakizunaren erantzuna eta irabazlearen izena plazaratzeko elkartu ginen.
Orain arte gure musika-irakasleak, María, kutxatik asmatzailearen izena atera du; honetan, aldiz; gure teacher-i, Gabi, tokatu zitzaion.
Ateratako txartelaren erantzun zuzena idatzita zegoela ziurtatu eta gero, hona hemen irabazlearen izena............




IRATI, 2. A- ZORIONAKKKK !!!!!!!!!!!!!!





ANIMALIEN MURALAK

Atzo ikasgelan 3.A mailako ikasleen bisita bat izan genuen. Haiek egindako gonbidapenak ekarri zizkiguten eta gure artean banandu genituen. Esan behar dugu gonbidapen guztiak oso politak zirela eta oso ondo apainduta.
Haiek prestatutako animaliei buruzko muralak azaldu nahi zizkiguten. Beraz, gaur arratsaldeko 15:00 etan haien klasera joan gara eta dena prest zegoen. Haien azalpen interesgarriak entzun ditugu, gure zalantzak argitu ditugu eta zoriondu ditugu lana hain ondo egiteagatik. Hemen daude bi argazki antolakuntza ikusteko.



Guk bisita aprobetxatu dugu hilabete honetako olerkia botatzeko eta horrela eskerrak eman haien gonbidapenagatik. Hemen gaude olerkia esaten


lunes, 27 de febrero de 2012

URTEBETETZEAK

Kaixo lagunak!

Gaur Sheilaren urtebetetzea izan da. Zazpi urte bete ditu. Klasean eta jantokian "Zorionak zuri" abestia abestu diogu eta bihar marrazki bat egingo diogu, berak gutaz gogoratzeko.

Orain arte bloga ez dugu izan eta horrexegatik gaur, kurtso honetan urteak bete dituztenei zoriondu nahi ditugu. ZORIONAK hauentzat:

Paola, Tania, Olatz, Markel, Nicolas, Eleder, Eneko G., Eneko H.,
Izan, Galder, Oier, Sergio, Iratxe, Iraia, Haizea, Alaine, Iker eta azkena Sheila.



jueves, 23 de febrero de 2012

TZUNPATATZUN, TZUNPATATZAN



         

                ZORIONAK ETA SEGI AURRERA!!!



Astean zehar andereñok buruz ikasteko agindutako olerkia ikaskideen aurrean bota dugu.
Irakurri,gozatu eta …….

     OLERKIA
      TZUNPATATZUN,TZUNPATATZAN,
       ZORTZIPUTZETAKO  HONDARTZAN
BEDERATZI  AHUNTZ  DANTZAN
     TZUNPATATZUN,TZUNPATATZEN,
    HAMARGARREN  AHUNTZA,
     TZINTZIN, TZANTZEN, TZONTZEN,
     TXIRULA JOTZEN.
  GOAZEN GUE ERE DANTZARA
          ZORTZIPUTZETAKO  HONDARTZARA.
           TZINPITI  TZANPATA  TZANPATA  TZA!

miércoles, 22 de febrero de 2012

BAZEN BEHIN PIRATA BAT BERMEON


OLERKIA

 Juan Kruz Igerabide-k guk gozatzeko idatzi zuen.


 Nork ikasi nahi ote du?
Zuen erantzunaren zain egongo gara.



BAZEN BEHIN PIRATA BAT BERMEON
begibakarra
eskubakarra
eta hankabakarra.


Behin batean,gosearen gosez
intxaur mordo bat jan zuen
oskol eta guzti
eta hortz guztiak erori zitzaizkion
bat zan ezik.


Handik aurrera,
deitzen zioten
Bermeoko pirata
begibakarra
eskubakarra
hankabakarra
eta hortz-bakarra

martes, 21 de febrero de 2012





Karamelua
“Zer izan nahi zenuke handia zarenean?”.     
galdetu nion neba txikari.
Eta zer seguru erantzun zuen umeak:
“Karamelua”

Inauteriak

Dena ailegatzen da eta arin pasatzen da. Hori gertatu zaigu inauterietako egunarekin, baina argazkiak geratzen dira guri gogoratzeko ze ondo pasatu genuen eta nola apaindu genuen gure pasabidea.
Azkenean eguraldiarekin zorte ona izan genuen eta desfilea egitea posiblea izan zen. Espero dugu zuei gustatzea guk prestatu genuen dantza.
Hemen daude gure argazkiak.

jueves, 16 de febrero de 2012

INAUTERIAK





Azken egun hauetan hainbeste lan eta lan egin ondoren , mozorroak amaitzea lortu dugu. Bihar desfilean ikusiko dugu gure lanaren garrantzia.

Mozorroak oso politak geratu dira. Badakizue zenbat ezkata moztu dugun? Ba 1500 ezkata handiak eta 900 ezkata txikiak.

Baina dena ez da lana izan. Azkenean, lana amaituta zegoela ospatzeko, "merendola " bat egin dugu. Dena oso goxo zegoen , bereziki ama batek egindako bizkotxoa.

Eskerrik asko amak. Horrela jarraitu!


domingo, 12 de febrero de 2012

TXOTXONGILOAK

Otsailaren 7an, arratsaldez, 5 urte, 1. maila eta 2. mailako ikasleek gimnasioan txotxongiloak izan genituen. Izenburua "Itsasminez" zen. Istorioa oso polita izan zen, itsasoan gertatzen zen eta protagonista Argi izeneko neska bat zen. Arrainak, Pulpez olagarroa, Joxe urpekaria, Ilargia... agertzen ziren. Azkenean, Argik itsasoan zegoen arazoa konpondu zuen eta denok pozik geratu ziren.
Argazki batzuk egin ziren, baina oso ilun atera dira txotxongiloak iluntasunean izan zirelako.
Txotxongiloekin zer ikasi dugu?
Itsasoa zaindu behar dugula eta noizean behin Ilargiari eskerrak eman behar dizkiogula, ezta?
Aukera izango duzu ipuina berriro entzuteko.


04-Txotxongillo Itsasminez

viernes, 10 de febrero de 2012

Inauteriak

Atzo hainbat ama gurekin bildu ziren gure mozorro politak egiten jarraitzeko.

9 mozorro prestatu baziren ere, izugarrizko lana egin genuen.

Eskerrik asko !!!!!!







Hau dela eta eskerrak eman nahi dizkiegu.

martes, 7 de febrero de 2012

ABANDO

Gaur Bilbora joan gara Abando tren geltokia ikustera. Metroz joan gara eta "creditrans"a erabili dugu. Hasieran batzuk ez genekien nola erabili, baina Barakaldora itzultzean ez dugu arazorik izan.

Abandon bideo bat ikusi dugu eta Adif taldea ezagutu dugu. Haiei buruz zerbait gehiago jakiteko hemen sakatu.
Gero egon gara pistak bilatzen "Txatarrero Zoroa" aurkitzeko, eta lortu dugu kartzelan sartzea.
Azkenean Railek argazki bat atera digu.
Hainbat lan egin ondoren gose ginen, eseri gara eta Sorayak eta Gemmak ekarritako galletak jan ditugu.
Itzultzeko metro geltokian 3 minutu eserita egon gara metro etorri arte.
Irteera asko gustatu zaigu eta gainera opari batzuk egin dizkigute!!!!

jueves, 2 de febrero de 2012

OLERKIA








Urtarrilaren azken egunean 2. mailako klaseetara joan ginen hilabete honetako olerkia botatzera.
Hau da ikasi dugun olerkia:
Urtarrila da lehena,
urtea hasten da,
udazkena pasatu
eta heldu negua.
Eguzkia gutxitan
eta hotza, gehienbat,
ekarriko dizkigu
izotza eta elurra.
Bertsolariak goian ikus ditzakezue.

miércoles, 1 de febrero de 2012

Inauteriak

Hasi gara mozorroak egiten eta astelehenean ama eta aita batzuen laguntza izan genuen .Langile oso finak dira eta lan pilo aurreratu zuten. Datorren astelehenean haien laguntzarekin berriro kontatuko dugu. Gure partez eskerrik asko guraso!
Hemen lanean ikus ditzakegu.