domingo, 22 de junio de 2014

AZKEN EGUNA

Ostiralean, kurtso honetako azken eguna ospatu genuen.Lehenengo maila amaitu dugu eta irailean bigarren mailan egongo gara. Ekintza ezberdinak antolatu ziren:
GINKANA : gimnasioan bildu ginen A klase guztiak 1. mailatik 6. mailara eta hamar talde osatu genituen. Froga batzuk egin genituen... oso ondo egon zen .
DISKOTEKA: patioan bildu ginen eta dantza egin genuen
MERENDOLA: denon artean ekarritako janariarekin "merendola" antolatu genuen.
AGURRA: Carmen (3. mailako andereñoa) eta 6. mailako ikasleak agurtu genituen gimnasioan

OSO ONDO PASA OPORRETAN!!

IKUSI ARTE!!!!!!!

BISITA

Ostiralean, Galen eta Izan klasera etorri ziren Galenek egindako haizerrota erakustera.Izan zen bere urtebetetzeko oparia eta bere aitarekin egin du.Azaldu zigun eguzki argia behar duela mugitzeko , aurreko egunean patioan frogatu zutela eta haizerrota mugitu zela.
ZORIONAK GALEN!


AZKEN DESKRIBAPENA

Alejandrok azken deskribapena egin du. Neska batena izan da. Oso ondo egin du.

jueves, 19 de junio de 2014

LA ARBOLEDA

Asteazkenean, azken txangoa egin genuen. La Arboledara joan ginen trenez eta funikularrez.Ekintza oso berezia izan zen: ibilbidea egin genuen; ahateak, behiak, zaldiak... ikusi genituen, La Arboleda herria ezagutu genuen (Idoiari esker) eta amaitzeko izozki bat jan genuen.Dena borobila atera zen.

martes, 17 de junio de 2014

DESKRIBAPENAK

Gaur hiru deskribapen izan ditugu, Emmak,Assmak eta Gorkak egindakoak, hain zuzen.
PRIMERAN egin dutenez oso erreza izan da asmatzea nortzuk ziren.







lunes, 16 de junio de 2014

URTEBETETZEAK

Pasaden astean Marinaren urtebetetzea izan zen eta gaur 1.B mailako Alainek eta Michelek zoriontzeko txartela eman diote.
Eskerrik asko!



ASMAKIZUNA

Gaur azken asmakizunaren asmatzailea Charok atera du. Maialen, 2.A mailakoa izan da.
ZORIONAK Maialen!
Hau zen asmakizuna:
Ardoaren fruitua dela
denok dakigu
eta urteberria ospatzeko
hamabi hartzen ditugu.
Zer da?
Ba... MAHATSAK dira


 

17.GALDERA eta AZKENA

Gaur 4. taldeari tokatu zaio galdera hau aztertzea eta guri kontatzea.Hau zen galdera:
Guk edaten dugun ura geza da, baina zein da munduan 
gehien dagoen ura? Non dago?
Denok esan dute gehien dagoena ur gazia dela eta itsasoetan aurki dezakegula.
PRIMERAN egin dute eta gainera denok eginda!


 
 

DESKRIBAPENAK




Aste honetan hiru deskribapen izan ditugu, Laura,Garazi eta Ikerrek egindakoak hain zuzen.
Hirurok PRIMERAN egin dute eta arin asmatu dugu norenak ziren deskribapenak.






lunes, 9 de junio de 2014

16. GALDERA

2. taldeari tokatu zaio aztertzea 16. galdera. Hau da:
Zer da glaciar bat? Zein da ospetsuena?  Non dago?
Talde honetan daudenek informazioa Interneten, liburu batean edo lagunei galdetzen lortu dute.
Haiek komentatu digute gauza pilo,adibidez, mendi garaietan eratzen dela, izotz ibai bat dela, 
astiro mugitzen dela... Ospetsuena Perito Moreno dela eta Argentinan dagoela.
Primeran egin dute lan. ZORIONAK!!!!!

 

DESKRIBAPENAK

Gaur Marinak eta Aimarrek " Pertsona baten deskribapena" egin dute.Oso pista onak eman dituztenez, azkar asmatu dugu norenak ziren deskribapenak.
PRIMERAN egin duzue!



domingo, 8 de junio de 2014

URTEBETETZEAK

Ostiralean, Dana eta Diegori  urtebetetzearena egitea tokatu zitzaien. Beraz, megafoniatik urteak bete zituztenak zoriondu zituzten eta horretaz aparte, Marianen laguntzaz, banan banan zoriontzeko txartelak banandu zituzten. Hamar txartel zirenez izugarrizko lana egin zuten eta bidetik Victorren txartela galdu zen. Aste honetan emango diote.

jueves, 5 de junio de 2014

DESKRIBAPENA

Atzo Iciarri eta gaur Mikeli tokatu zaie klasekide baten deskribapena egitea.Arin asmatu dugu noren deskribapena zen, oso ondo prestatu dutelako eta pista asko eman dituztelako.
PRIMERAN EGIN DUZUE!





martes, 3 de junio de 2014

EUSKARA ASTEA



Pasa den astean, eskolan, EUSKARA ASTEA ospatu genuen eta ekintza ezberdinetan parte hartu genuen.


ASTELEHENEAN, Barakaldo antzokira joan ginen TIPPI TAPPA, MUNDUAN ZEHAR lana ikustera.
Oso ondo pasatu genuen. Egon ginen Afrikan, Txinan, Parisen... eta garraiobide ezberdinak erabili genituen.Dantza eta guztiz egin genuen!



ASTEAZKENEAN, Maialenek eta Iciarrek megafoniatik irakurri zuten 
maiatzaren asmakizuna, Maiteren laguntzarekin











OSTEGUNEAN, Begoña Alabazán, ipuin kontalaria, liburutegian egon zen , hitz magikoak erakutsi zizkigun eta ipuin bat kontatu zigun. PRIMERAN!
 OSTIRALEAN, 5.A mailako ikasleekin liburutegian egon ginen. Denon artean ipuin bat asmatu zuten eta irakurriko ziguten. OSO ONDO PRESTATU ZUTEN. ZORIONAK!







lunes, 2 de junio de 2014

15.GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:
Zer da "bonsai" bat?
4. taldekoei tokatu zaie aztertzea eta denok  primeran egin dute.Ia gehienek gurasoekin bilatu dute Interneten, eta hau izan da erantzuna: 
 Zuhaitz txikiak lortzeko teknika bat da. Japonen sortu zen eta mundu osoan zabaldu da.

DESKRIBAPENA

Gaur Aitanak eta Shannonek klasekide baten deskribapena egin dute.Pista asko eman dituztenez, arin asmatu dugu nortzuk ziren. Zorionak! , primeran egin duzuelako.