miércoles, 22 de junio de 2016

AGURRA

Hau izango da azken sarrera kurtso honetan. Alde batetik txangoa eta beste aldetik azken eguneko argazkiak aurkituko dituzue.

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA APROBETXATU DENBORALDI LUZE HAU ATSEDENA HARTZEKO.

Resultado de imagen de beso dibujoMUSU HANDI BAT ETA LASTER ARTE




jueves, 16 de junio de 2016

ASMAKIZUNA

Gaur, kurtso honetako azken asmakizunaren asmatzailearen papera atera da. Igone eta Yolanda andereñoak papera ateratzeko arduradunak izan dira. Bi paper atera dituzte, lehenengoan erantzuna txarto idatzita zegoen eta horrexegatik beste paper bat atera dute. Badakizue norena izan den? Ba... Sergiorena (2.Akoa)
ZORIONAK SERGIO!!!
Hauek izan dira pistak:
- Gorputzeko atal bat da.
- Oso sentikorra da.
- Ez dugu ikusten, baina beharrezkoa da.
- Bero, bero egoten da.
- Erritmo batez mugitzen da.
- Bete eta hustu egiten da.
- Gelditzen bada gureak egin du.

Zer da?
Erantzuna: BIHOTZA da


 
 

lunes, 13 de junio de 2016

URTEBETETZEAK

Pasa den astean, Leire, Lander eta Gemmaren urtebetetzeak izan ziren eta ostiralean 2. mailako bi ikasle zoriontzeko txartelak ematera etorri ziren. Hirurok oso pozik hartu zuten bisita.
ZORIONAK NESKAK ETA MUTIL




domingo, 5 de junio de 2016

GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

ZER DA GLAZIAR BAT?  ZEIN DA OSPETSUENA?  NON DAGO?

Glaziar bat da... astiro mugitzen den izotzezko ibaia. Klima polarreko eremuetan sortzen dira glaziarrak.
Ospetsuena PERITO MORENO da eta ARGENTINAN dago.






Gure lagunek oso ondo prestatu dute. Argazkiak eta guztiz ekarri dituzte.