jueves, 16 de junio de 2016

ASMAKIZUNA

Gaur, kurtso honetako azken asmakizunaren asmatzailearen papera atera da. Igone eta Yolanda andereñoak papera ateratzeko arduradunak izan dira. Bi paper atera dituzte, lehenengoan erantzuna txarto idatzita zegoen eta horrexegatik beste paper bat atera dute. Badakizue norena izan den? Ba... Sergiorena (2.Akoa)
ZORIONAK SERGIO!!!
Hauek izan dira pistak:
- Gorputzeko atal bat da.
- Oso sentikorra da.
- Ez dugu ikusten, baina beharrezkoa da.
- Bero, bero egoten da.
- Erritmo batez mugitzen da.
- Bete eta hustu egiten da.
- Gelditzen bada gureak egin du.

Zer da?
Erantzuna: BIHOTZA da


 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario