jueves, 26 de abril de 2012

EGUN BOROBILA...

Azkenean lortu dugu Clara Campoamor kultur etxera joatea!!!



Gaur goizean euri eta haizerik gabe, pelikula bat ikustera joan gara: Igelak eta zapoak. Oso interesgarria izan da. Gu bezalako umeak agertu dira (Max eta Jesse) , baita animalia desberdinak ere ( untxia, igela, azeria...).
Maxen amonak gaixo eta zaurituta aurkitzen dituen animaliak jaso eta etxera eramaten ditu. Bertan sendatu eta berriz aske uzten ditu.
Azkenean Max eta Jessek igel arrabak aurkitzen dituzte eta arazo guztiak konpontzen dira.

Pelikula amaitu ondoren kultur etxetik kanpo gaileta batzu jan ditugu eta Barakaldo Antzokira joan gara kontzertu didaktikoa entzutera.








Oso ondo egon da eta aukera izan dugu parte hartzeko.


Ikusi duzuenez, gaur egun borobila izan da.

jueves, 19 de abril de 2012

IPUIN KONTALARIA

Gaur liburutegian egon gara ipuin kontalari bat entzuten, Begoña. Hansel eta Gretel ipuina kontatu digu, baina modu berezi batean. Iluntasun osoa zegoen eta bakarrik ikusten zen pantalla bat. Begoñak pantalla erabili du eszenatoki moduan eta atzetik pertsonaiak agertzen ziren: aita, umeak, sorgina...




ASKO GUSTATU ZAIGU!

lunes, 2 de abril de 2012

Ostiralean arratsaldez, 4. mailako klase batera joan ginen hilabete honetako olerkia esatera. Hau izan da ikasi dugun olerkia, ea gustatzen zaizuen!

            Martxoan Mikeltxo ez da sagua,
             txori bihurtzen da askotan:
             haizea badabil oso zakarra
             azkar egiten du hegaz.

             Euritako gorria hartuta,
             hasten da igotzen zerura,
             baina haizea desagertzen bada,
             nolako ipurdikada!


Hemen daude argazki batzu, une hori ez ahazteko.