sábado, 27 de febrero de 2016

URTEBETETZEA

Otsailaren 28an ( igandean) Juneren urtebetetzea da eta ostirelean 3. mailako Lander eta Aingeru, zoriontzeko txartela ematera klasera etorri ziren. Juneri asko gustatu zitzaion eta eskerrak eman zizkien.
ZORIONAK JUNE!!!

 

ASMAKIZUNA

Ostiralean, otsailaren asmakizunaren asmatzailearen papera atera zen. Yolandak, ingelesa ematen duen andereñoa, atera zuen. Badakizue norena izan zen? Ba... Natalirena (1.B)!
ZORIONAK!!!




miércoles, 24 de febrero de 2016

7. GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:
Semaforo guztietan kolore berdea, gorria eta laranja daude, baina batzuk soinua dute. Zergatik?

Erantzuna Eber, Xabi, Alaine eta Leirek azaldu digute.
Semaforo hauetan, oinezkoentzat berdez jartzen direnean, soinua entzutea posiblea da, itsuentzat prestatuta daudelako. Denok dakigunez itsuek ezin dute kolore berdea ikusi, jakiteko posiblea dela pasatzea,baina soinua entzutea bai.

 PRIMERAN EGIN DUZUE!!!!!
 

domingo, 21 de febrero de 2016

ITSAS MUSEOA

Ostegunean itsas museora joan ginen. Nahiz eta euria egin, bidetik ez ginen busti, euritakoak eraman genituelako.
Metroz joan ginen eta museo barruan:
- tailer batean itsasontzi bat egin genuen .
- museoan dagoena (itsasontziak, maketak, bideoak, argazkiak...)   pertsona batek azaldu zigun.
- pistak jarraituz altxor bat aurkitu genuen ( piruletak)
Oso ondo pasatu genuen! 


sábado, 13 de febrero de 2016

ANIMALIEN MURALAK

Taldeka animaliei buruzko mural desberdinak, etxetik ekarritako argazkiak erabiliz, egin ditugu .Muralak amaitu ondoren azalpenak prestatu  eta ikasi ditugu. Entsegu batzuk egin ondoren 2.B mailako ikasleak eta andereñoa gonbidatu ditugu.Gure pasabidean denok bildu gara eta ordenean talde bakoitzak bere murala azaldu du. 2.B mailako ikasleak adi egon dira eta galdera batzuk egin dizkigute.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK

INAUTERIAK

Inauterietako aurtengo gaia "Klima aldaketa" izan da. 1. zikloan garraiobideak aukeratu ditugu: motorra, bizikleta, kotxea, hegazkina eta itsasontzia. Batzuk  airea  kutsatzen dute (poltsa beltza) eta beste batzuk ez (poltsa zuria). Primeran pasatu dugu mozorroa egiten, koreografia prestatzen eta abestia ikasten. Hau izan da gure abestia:

Eta horrela joan gara jantzita



martes, 2 de febrero de 2016

6. GALDERA

  Gaur, aste honetako galderaren erantzuna gure klasekideek azaldu digute.
Lana, koalari buruzko informazioa bilatzea zen. Oso ondo prestatu dute etxeko laguntzarekin eta gauza interesgarriak entzun ditugu.
- Australian bizi da.
- Ugaztuna, belarjalea eta bibiparoa da.
- Zuhaitzetan bizi da eta eukalipto ostoak jaten ditu.
- Ordu askotan lotan egoten da.
Resultado de imagen de imagen de koala- Marsupiala da
- Jaiotzen denean ez dauka ilerik eta oso txikia da.

Hauek izan dira informazioa azaldu dutenak .



 PRIMERAN EGIN DUZUE !!!