domingo, 29 de enero de 2012



ASMAKIZUNA URTARRILEAN
1. zikloan hilabetero asmakizun bat dugu klasean. Egunero irakurtzen dugu eta pentsatzen dugu erantzuna. Pentsatu ondoren ume bakoitzak paper batean erantzuna idazten du eta kutxa batean botatzen du.Hilabetea amaitu baino lehen, 1. eta 2. mailetako ikasleak pasabidean biltzen gara eta andereño batek paper bat hartzen du.Paper horren jabea (erantzuna ondo badago) asmatzailea izango da.
Urtarrilean hau izan da asmakizuna
Karratuz beteta nago
eta marroia naiz
jendearen ahoan
askotan egoten naiz
Erantzuna Oierrek (1.A mailakoa ) asmatu du eta megafoniatik irakurri du Olatzen laguntzarekin.
Erantzuna zuek ere asmatu duzue,ezta? TXOKOLATEA, noski!!!
Hemen ikus dezakezue gure asmakizunaren txokoa. Ea gustatzen zaizuen!

domingo, 22 de enero de 2012

1. Sarrera


Bloga irekitzeko 1. pausoa eman dugu. Ondo erabiltzen ikastea espero dugu.Guk egindako ekintza bereziak, lanak... sartzen joango gara.