lunes, 18 de diciembre de 2017

5. GALDERA

Gaur, 5. galderaren erantzuna, 2. taldekoek ( Michelle, Ismael, Amets eta Albak) azaldu digute. Hau izan da galdera:


GuK urteberria ondo hasteko 12 mahats jaten ditugu. Mundu osoan berdin egiten da? 

Haien azalpenak entzun ondoren, argi geratu zaigu leku guztietan ospatzen dela, baina modu ezberdinez. Adibidez: 
- Italian dilistak jaten dituzte.
- Dinamarkan plater zaharrak apurtzen dituzte.
- Japonen etxea garbitzen dute eta gauza zaharrak zakarrontzira botatzen dituzte.
- Mexikon panpin zahar bat erretzen dute...

 PRIMERAN EGIN DUZUE. ZORIONAK!!!!!!

sábado, 16 de diciembre de 2017

URTEBETETZEAK ZORIONTZEA

Aste honetan urtebetetzeak zoriontzea 1.A mailakoei tokatu zaigu. Zozketa egin ondoren, Iagok eta Ismaelek ekintza hori burutu dute.
Ostiralean goizez, aste honetan urteak bete dituztenak , megafoniatik zoriondu dituzte eta arratsaldez eskolatik ibili dira zoriontzeko txartelak banatzen.

PRIMERAN EGIN DUTE!!!!! 

 

sábado, 2 de diciembre de 2017

EUSKERA EGUNA

Abenduaren 3an, EUSKARA eguna ospatzen da. Eskolan lehenago ospatu dugu, egun hori igandea delako.
Aurtengo abestia "AHOA BIZI, BELARRIAK PREST" izan da. Abestia eta koreografia ikasi ditugu, baina eguraldia dela eta, dantza ez dugu egin. Astelehenean , patio ondoren egingo dugula esan dute.
Ostiralean, klasez klasez beheko pasabidera joan gara, han zegoen zuhaitzean "gure lana" jarri dugu, abestu dugu eta berriro klasera itzuli gara. 
Arratsaldez, lan berezi bat egin dugu ahoa eta belarriekin eta denon artean mezu batzuk asmatu ditugu:
EUSKARAZ BIZI  //  EUSKARA MAITE  //  EUSKARA BETI

EUSKARA ERABILI  //  EUSKARA ENTZUN 

 EUSKARA IKASI   //  EUSKARA DENOK...





 

ASMAKIZUNA

Hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea atera da. Nereak papera kutxatik hartu du eta hau esan digu: mutil bat , 2.A mailakoa, bere izena az hasten da... Badakizue nor izan den? Baaaaaa...ARITZ


HAUEK IZAN DIRA PISTAK:

ERANTZUNA : ILEA
ZORIONAK ARITZ !!!!!!!!!!