jueves, 30 de noviembre de 2017

MURALAK

Elikadurari buruzko mural ezberdinak prestatu ditugu eta gure pasabidean kokatu ditugu. Bururatu zitzaigun 2 mailako ikasleen aurrean gure lana azaltzea. Gonbidapen bat luzatu genien eta onartu zuten. Beraz, asteazkenean gure pasabidean ekintza hau burutu zen.
2. mailakoek galdera batzuk egin zizkiguten eta komentatu zuten oso ondo egin genuela.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK!!!!!!




 

BISITA

Asteazkenean, 5 urteko klase baten bisita izan genuen. Antzerki bat ,emozioei buruzkoa, prestatu zuten eta gure aurrean antzeztu zuten.Primeran egin zuten eta eskertzekoa da gure klasea aukeratzea haien lana aurkezteko.
ZORIONAK NESKAK ETA MUTILAK!!!!!




domingo, 26 de noviembre de 2017

GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

NONDIK ATERATZEN DA ERREGALIZA?

5. taldekoek ( Oier, Ander eta Eneritz) aztertu dute eta azaldu digute landare batetik ateratzen dela eta badakizue zein ataletatik?
Ba... sustraietatik. 
Anderrek zati batzuk ekarri ditu eta dastatu dugu. Batzuei gustatu zaie, baina beste batzuei ez.
PRIMERAN  EGIN DUZUE !!!! 



 

LITXARRERIAK

Ostegunean, Olatzekin 3. kontsumo tailerra egin genuen:
LITXARRERIAK.
Gauza pilo ikasi genuen:
- Elikagaiak 3 ataletan sailkatzen direla eta bakoitzak kolore bat du: horia, gorria eta berdea.
- Litxarreriak ez daudela talde hauetan, elikagaiak ez direlako.
- Litxarreri osasungarriak egitea posiblea dela eta denon artean prestatu dugu
- Ikusi dugu zenbat azukre erabiltzen den produktu ezberdinak egiteko.

OSO ONDO PASATU DUGU!!!

 

viernes, 24 de noviembre de 2017

FRUTAK ETA BARAZKIEN TAILERRA


                                   FRUTAK ETA BARAZKIEN TAILERRA:

Ostegunean Olatz, monitorearekin, frutak eta barazkiak landu genituen eta benetan, ze gauza interesgarriak ikasi genituen:

- Nola dakigun zer den fruta bat edo barazki bat.
- Garaiko eta hurbiletik ekarritako frutak eta barazkiak jan behar ditugula.
- Urtaro bakoitzean ze frutak eta barazkiak dauden.

Taldeka landu genituen frutak eta barazkiak desberdintzeko eta joku bat egin genuen, ze fruta edo barazkia zeukan bekokian asmatzeko galderen bidez.

Olatzek amaiketako oso goxoa prestatu zigun fruta eta barazkiekin eta den-dena jan genuen, guri frutak eta barazkiak izugarri gustatzen zitzaizkigulako. Eskerrik asko Olatz hain jatorra gurekin izateagatik eta hainbeste irakasteagatik!!!.
































PARTXIS TAILERRA

                                                     
                                                       PARTXIS TAILERRA:

Ostiralero Plastika tailerrak antolatzen ditugu lehenengo mailakoek bigarren mailakoekin denok batera. Gaur amaitu dugu eta argazki bilduma jarri dizuet momentu onenak birgogoratzeko.

2. tailer honetan saio bat gutxiago izan dugu, pasaden ostiralean patio jolasak ikasle ohiekin izan genituelako, Hori dela eta, batzuk partxisa amaitu gabe eraman duzue, ez kezkatu, amaitu etxean eta animatu Partxisa jolastera!!!.

















AMETSEN URTEBETETXEA

                                                 ZORIONAK AMETS!!!

Gaur 2.mailakoek Amets zoriontzera etorri dira. Eskerrik asko lagunak ilusio handia egiten digu zuek egindako urtebetetzeko txartelak jasotzea.