domingo, 29 de abril de 2018

ABESTIA

Hau izan da apirilean landu dugun abestia:
 "AMAREN BESOETAN" ( SOROTAN BELE).

Klikatu argazki gainean eta entzungo duzu.


https://www.youtube.com/watch?v=HKm6DOawsWQ




sábado, 28 de abril de 2018

ASMAKIZUNA

Ostiralean, apirileko asmakizunaren asmatzailea atera zen.
Yolandak papera atera zuen eta badakizue norena izan zen?
Ba... Uchennarena (2.A)
ZORIONAK UCHENNA!!!

Hauek ziren pistak:
1. Egunero ateratzen naiz.
2. Den-dena kontatzen dut.
3. Gurutzegramak ditut.
4. Zuri beltza naiz.
5. Aldizkaria nire alaba da.
6. Nirekin txano bat egin dezakezu.
7. Birziklatzeko bota egiten nauzu.

Zein da erantzuna? Ba... EGUNKARIA




 

URTEBETETZEAK

Ostiralean, Azaharak eta Alaznek urtebetetzeak zoriondu zituzten megafoniatik.
Atsedenaldia baino lehen, zuzendaritzatik haiek prestatutako lana irakurri zuten Maiteren laguntzarekin.







Eta atsedenaldi ondoren, klasez klasez, zoriontzeko txartelak banatzera joan ziren.
Izugarrizko lana izan zen. PRIMERAN!!!!
Hemen ikusiko duzue. 





 

DENOK GARA SUKALDARIAK

Aste honetan, 3. taldekoek ( Azahara, Alba, Ismael eta Markel) "PLATANOZKO IRABIAKIA" errezeta prestatu dute.
Egin baino lehen, erosketak ingelesez egin dituzte, eta prestatu ondoren, guztiekin partekatu dute.
Hemen duzue 2. errezeta.



jueves, 26 de abril de 2018

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Gaur, Barakaldo antzokira joan gara kontzertu didaktikoa entzutera.
Marrazki bizidunetan agertzen den musika jo dute. Abesti guztiak ezagunak izan dira : "El rey León", "La pantera rosa" "Dumbo"...
Oso ondo jo dute eta aurkezleak oso atseginak izan dira. 


 

martes, 24 de abril de 2018

GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:
ZER DA BONSAI BAT?

1. taldeari tokatu zaio, baina Dominiquek bakarrik pestatu du.
Oso ondo azaldu digu zer den eta argazki bat ekarri du guk ikusteko bonsai bat.


 

ALIZIA....

Gaur, Barakaldo antzokira joan gara " Alizia lurralde miresgarrian" antzerki lana ikustera. Oso interesgarria izan da eta asko gustatu zaigu.



lunes, 23 de abril de 2018

DESKRIBAPENA

Gaur, deskribapena egitea Ekaitz eta Kiriani tokatu zaie.
Nahiz eta deskribapena oso ondo egin, kostatu zaigu asmatzea.
Hemen daude Eiderrek eta Lunak egindako argazkiak.




 

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Gaur, "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuarekin hasi gara.
1. fitxa egin dugu, pausoak jarraitzen. Gero, irakasleek eta ikasleek nola egin duten, elkarrekin baloratu dugu.
Arazo larriak ez dira egon.
Hamabost egunero errepikatuko dugu rolak aldatzen. 

 

domingo, 22 de abril de 2018

DENOK GARA SUKALDARIAK

Aste honetan, "DENOK GARA SUKALDARIAK" proiektuarekin hasi gara. Astero, talde bat errezeta batez arduratuko da.
Erosketak ingelesez egingo dituzte eta gero errezeta prestatuko dute.
Amaitu ondoren, klasekoei azalduko diete nola egin duten eta prestatutakoa dastatuko dugu .
Hemen duzue 1. errezeta.



 

sábado, 21 de abril de 2018

LANDAREAK

Guk landatutako landare gehienei, sustraiak, zurtoinak eta hostoak atera zaizkie.Gaur etxera eramango dugu eta batzuk lurrean landatuko dugu. Ikusiko dugu zer gertatuko den.


 

GURUTZETAKO IKASLEEN BISITA

Atzo, bisita berezi bat izan genuen: Gurutzetako institutuko ikasleak.
1. mailako klase bakoitzean 8 ikasle egon ziren.
Badakizue zertara etorri ziren?
Ba... gurekin Euskal Mitologiako pertsonai batzuk lantzera, jolasen bidez.
Oso ondo azaldu ziguten dena, pazientzia handia izan zuten gurekin eta guk PRIMERAN pasatu genuen.
Lan polita izan zen.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK eta ITZULI NAHI DUZUENEAN .



 

EGOIREN AGURRA

Abendutik, Egoi gurekin egon da. Lagundu digu buruketak egiten, tailerretan, patioan...
Eta atzo izan zen bere azken eguna gurekin.
Bere falta nabarituko dugu eta argi dugu gutaz, askotan gogoratuko dela.
AGUR ETA ZORTE ONA IZAN!!!!!! 




jueves, 19 de abril de 2018

ANTZERKIA

Gaur, 1. zikloko guztiak Barakaldo antzokira joan gara
 " Otsoa ez da gaiztoa" lana ikustera.
Parte hartu dugu kantatzen eta dantzatzen.
GUSTATU ZAIGU!!!!! 

 

miércoles, 18 de abril de 2018

ALAZNEREN LANDAREA

Gelan, landare haragijaleei buruzko irakurgai bat irakurri dugu eta, kasualitatez, Alaznek etxean horrelako landare bat dauka.
Klasera ekarri du, galderak egin dizkiogu eta denok egon gara ikusten nolakoa den.
Alaznek landarea Estibalizen klasera eraman du eta bihar Egoiren klasean erakutsiko du.
ESKERRIK ASKO ALAZNE EKARTZEAGATIK!!!!!



 

DESKRIBAPENAK

Aste honetan, klaseko umeen deskribapenak egiten hasi gara. Alazne eta Haizearen txanda izan da. Deskribapenak entzun ondoren, arin asmatu dugu nortzuk ziren umeak: Ekaitz eta Oier C.
Jarraian, denon artean komentatu dugu nola egin duten Alaznek eta Haizeak.
Hemen daude Ekaitzek eta Kirianek egindako argazkiak.




martes, 17 de abril de 2018

BISITA

2. B klaseko umeek "EGUZKI SISTEMA" ikasi dute eta lan polit bat egin dute. Aurreko astean, klasera etorri ziren eta bere lana ikustera gonbidatu gintuzten. Gaur, haien gelara joan gara eta lanaren aurkezpena egin dute. PRIMERAN egon da eta gauza asko ikasi dugu. ZORIONAK!!!!!

 

LANDAREAK 1

Aste bat pasatu da eta gure landareei sustraiak eta zurtoina atera zaizkie!!!!!!






 

domingo, 15 de abril de 2018

LANDAREAK

Naturan, "Landareak" ikasten hasi gara eta ikusteko nola sortzen diren sustraiak, zurtoina eta hostoak, dilistak eta garbantzuak landatu ditugu.
Nola egin dugu? Ba...
  • Hasieran, plastikozko edalontzi batean gure izena idatzi dugu.
  • Gero, kotoi zati bat sartu dugu.
  • Ondoren, dilistak edo garbantzuak sartu ditugu eta beste kotoi zati bat gainean jarri dugu.
  • Azkenean ura bota dugu.
Joango gara begiratzen eta apuntatzen gertatuko dena.



 

URTEBETETZEAK

Oporretan eta asteburu honetan, Dominique, Endika eta Ismaelen urtebetetzeak izan dira. Urte bat gehiago bete dute!!!!
Eta ostiralean, 2. B klaseko bi mutil ( Jokin eta Ander) zoriontzeko txartela ematera etorri ziren klasera.
Asko gustatu zitzaien.


ZORIONAK DOMINIQUE, ENDIKA eta ISMAEL!!!!!!!!!
 

domingo, 1 de abril de 2018

MAZEDONIA

Martxoaren 20an, Barakaldoko merkatura joan ginen. Han dauden saltokiak eta zer saltzen den bakoitzean aztertu genuen eta fitxa batean idatzi genuen.
Horretaz aparte, fruta ezberdinak erosi genituen: bananak, sagarrak, mandarinak, madariak, marrubiak eta laranjak.
Klasera itzuli ondoren, mazedonia prestatzen hasi ginen. Talde bakoitzak fruta bat aukeratu zuen eta zatitu zuen.





Amaitu ondoren, nahasketa eragin genuen eta arratsaldez jan genuen. 


 GOZO-GOZO geratu zitzaigun.

 
 

BARAKALDOKO GIDA

Gizarte arloan, Barakaldo aztertu dugu: non dagoen, planoa, biztanleak, jaiak, garraiobideak, auzoak, leku interesgarriak...
Guk bildu dugun informazioarekin Barakaldoko gida bat prestatu dugu.
 Zertarako? Egoi maisuari emateko .
Zergatik? Barakaldo ezagutzen ez duelako.
Espero dugu baliogarria izatea eta gida honekin Barakaldotik ez galtzea.
Oparia asko gustatu zitzaion.







 

AGUR LIDE

Azken hilabetetan, Lide gure klasera etorri da guri laguntzera matematika arloan.
Martxoaren 23a bere azken eguna zenez, opari bat eman genion.
Zein izan zen oparia? Ba... bilduma bat gure marrazkiekin.
Asko gustatu zitzaion eta uste dugu gure eskola ez duela ahaztuko.

AGUR LIDE