viernes, 23 de diciembre de 2016

domingo, 11 de diciembre de 2016

ELIKAGAIEN JATORRIA

ELIKAGAIEN JATORRIA HOBETO ULERTZEKO  BIDEO HAU ESKAINTZEN  DIZUEGU.





ETA DIETA OSASUNGARRIA JARRAITZEKO ELIKAGAIEN PIRAMIDEAK LAGUNDUKO DIGU.



viernes, 9 de diciembre de 2016

UDAZKENEKO EKARPENAK

Eskerrik asko UDAZKENAri buruzko hainbat materiala ekartzeagatik!!!
 Zuen ekarpenak ikusten ondo pasatu dugu eta horretaz gain UDAZKENA lantzen lagundu digu. 
















martes, 29 de noviembre de 2016

ITSASONTZI BATEN ABESTIA

HEMEN UZTEN DIZUEGU  HILABETE HONETAN LANTZEN EGON GAREN ABESTIA.
 EA ZUEN SENIDEEKIN  ABESTERA ANIMATZEN ZARETEN !!!!


viernes, 11 de noviembre de 2016

jueves, 10 de noviembre de 2016

GIZA GORPUTZA

 MOMENTU HONETAN GIZA GORPUTZA
 NATURA ARLOAN IKASTEN ARI GARA.
EZETZ AURKITU GURE GORPUTZEKO ATALAK  !!!!


GIZA GORPUTZEKO ATALAK 1

GIZA GORPUTZEKO ATALAK 2 

ARGITXOREN ABESTIA

KAIXO !!!
ARGITXOREN ABESTIA GELAN LANTZEN EGON GARA ETA ORAIN ETXEAN FAMILIAREKIN ABESTEKO BIDEOA UZTEN DIZUEGU.

jueves, 27 de octubre de 2016

AZAROAREN ASMAKIZUNA

Ikasturtean zehar 1. zikloko ikasleok  asmakizun desberdinak lantzen joango gara. Hona hemen azaroaren asmakizuna.
Ezetz asmatu !!



miércoles, 26 de octubre de 2016

LANBIDEAK

Gizarteko gaian lanbideak lantzen ari gara, horregatik  lanbideak lantzeko bideo bat uzten dizuegu.

lunes, 24 de octubre de 2016

FAMILIAREN KIDEAK

Gelan familiaren kideak lantzen ari garenez hemen  bideo aproposa uzten dizuegu.

http://agrega2.red.es/visualizar/eu/es_2007073133_0200200/false


2016-2017 IKASTURTEA

Kaixo, ongi etorri 1.mailako blogera !
 Ikasturte honetan zehar sarrera ezberdinak ipintzen joango gara, batzuetan irteeretako argazkiak izango dira, eta beste batzuetan, eskolan  lantzen ditugun gaiei buruzko bideoak, argazkiak... ikusteko aukera izango duzue.

Zuen gustokoa izatea espero dugu.

miércoles, 22 de junio de 2016

AGURRA

Hau izango da azken sarrera kurtso honetan. Alde batetik txangoa eta beste aldetik azken eguneko argazkiak aurkituko dituzue.

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA APROBETXATU DENBORALDI LUZE HAU ATSEDENA HARTZEKO.

Resultado de imagen de beso dibujoMUSU HANDI BAT ETA LASTER ARTE




jueves, 16 de junio de 2016

ASMAKIZUNA

Gaur, kurtso honetako azken asmakizunaren asmatzailearen papera atera da. Igone eta Yolanda andereñoak papera ateratzeko arduradunak izan dira. Bi paper atera dituzte, lehenengoan erantzuna txarto idatzita zegoen eta horrexegatik beste paper bat atera dute. Badakizue norena izan den? Ba... Sergiorena (2.Akoa)
ZORIONAK SERGIO!!!
Hauek izan dira pistak:
- Gorputzeko atal bat da.
- Oso sentikorra da.
- Ez dugu ikusten, baina beharrezkoa da.
- Bero, bero egoten da.
- Erritmo batez mugitzen da.
- Bete eta hustu egiten da.
- Gelditzen bada gureak egin du.

Zer da?
Erantzuna: BIHOTZA da


 
 

lunes, 13 de junio de 2016

URTEBETETZEAK

Pasa den astean, Leire, Lander eta Gemmaren urtebetetzeak izan ziren eta ostiralean 2. mailako bi ikasle zoriontzeko txartelak ematera etorri ziren. Hirurok oso pozik hartu zuten bisita.
ZORIONAK NESKAK ETA MUTIL




domingo, 5 de junio de 2016

GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

ZER DA GLAZIAR BAT?  ZEIN DA OSPETSUENA?  NON DAGO?

Glaziar bat da... astiro mugitzen den izotzezko ibaia. Klima polarreko eremuetan sortzen dira glaziarrak.
Ospetsuena PERITO MORENO da eta ARGENTINAN dago.






Gure lagunek oso ondo prestatu dute. Argazkiak eta guztiz ekarri dituzte.

martes, 31 de mayo de 2016

ASMAKIZUNA

Gaur, maiatzean landu dugun asmakizunaren asmatzailearen papera atera da. Unaik paper bat bakarrik atera du eta erantzuna ondo zegoen jarrita. Badakizue norena zen papera? Ba... Miriamena (2.Bkoa). Denok zoriondu dugu.
ZORIONAK MIRIAM!!!





domingo, 29 de mayo de 2016

URTEBETETZEAK

Aste honetan Andoni eta Alaineren urtebetetzeak izan dira eta ostiralean, 3. mailako Assma eta Alejandro gure klasera etorri ziren zoriontzeko txartelak ematera.
 Alaine eta Andoniri asko gustatu zitzaien

ZORIONAK  NESKA ETA MUTIL / MUTIL ETA NESKA



GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

Guk edaten dugun ura geza da. Baina nolakoa da munduko ur gehiena? Non dago? 
Aztertu dutenek esan digute munduko ur gehiena gazia dela eta itsasoetan, ozeanoetan... aurki dezakegula.Horretaz aparte azaldu digute ur geza (edaten duguna) ibaietan, aintziretan, lakuetan, iturburuetan aurkitzen dugula.
OSO ONDO TALDEAK!!!

 

jueves, 26 de mayo de 2016

5 URTEKOAK

Gaur, 5 urteko gelan dauden neskak eta mutilak gure pasabidera etorri dira. Guk prestatu diegu abesti bat eta haiek guri gauza bera egin digute. Gero gure klaseetara etorri dira ikustera nolakoak diren, datorren kurtsoan haien klaseak izango direlako. Guk azaldu diegu non dauden gauzak , zer egiten dugun...
 



 


Uste dugu pozik joan direla.

CLARA CAMPOAMOR

Gaur, 1. mailakoak Clara Campoamor kultur etxera joan gara tailer desberdinak egitera.
1.A taldekoek "Oroipenen zuhaitza" tailerra egin dugu.
Ipuin bat kontatu digute eta gero lan bat egin dugu. 
Interesgarria izan da eta asko gustatu zaigu.

 Tailerra amaitu ondoren erakusketa ikusten egon gara eta koaderno batean denok sinatu dugu.

Amaieran, indarra hartzeko gaileta batzuk jan ditugu.
 

martes, 24 de mayo de 2016

URTEBETETZEAK

Aurreko astean Ines eta Isabelen urtebetetzeak izan ziren. Zazpi urte bete zituzten eta Ziortza (4. mailakoa) astelehenean etorri zen zoriontzeko txartelak ematera.
ZORIONAK NESKAK!!!


 

jueves, 19 de mayo de 2016

BISITA

Gaur, 6. mailako pasabidera joan gara haiek prestatutako erakusketa bat ikustera.Maketa batzuk prestatu dituzte historiari buruzkoak eta azalpenak eman dizkigute.Ikusi dugu nola bizi ziren historiaurrean, piramideen garaian, erromatarren garaian, erdi aroan gazteluetan...
Oso interesgarria izan da eta eskerrak eman behar dizkiegu gonbidapena luzatzeagatik.
 

GALDERA

Aste honetan gure klasekideek galdera hau aztertu dute:

ZER NOLAKO MAKINA ERABILIKO ZENUKE ESPAZIORA JOATEKO?

Denok gurasoen laguntzarekin prestatu dute eta gauza interesgarriak entzun ditugu. Adibidez:
- Espaziontzi bat erabiliko lukete.
- Indar handia behar izango luke igo ahal izateko eta grabitate   indarra gainditzeko. 
- Erregaiz beteta egongo litzateke.
- Jantzi eta kasko bereziak eramango lituzkete.
- Oxigenoa eramatea beharrezkoa izango litzateke.

Lana gero eta hobeto egiten ari zarete. ZORIONAK!!







 

martes, 10 de mayo de 2016

GALDERA

Aste honetako galdera hau izan da:

"Egipton orain dela 2000 urte papera erabiltzen zuten?"

Gure taldeek oso ondo aztertu dute eta azaldu digute papera ez zutela erabiltzen.
Egipton, garai horretan, papiro orriak erabiltzen ziren. Hau egiteko papiro landarearen zurtoina erabiltzen zen. Landare hau Nilo ibaiaren inguruan hazten da.
Gaur egun, etxe barruko landare apaingarri giza erabiltzen da gehienbat. 
 

jueves, 5 de mayo de 2016

ANTZERKIA

Gaur, EUSKARA ASTEAN gaudenez, Barakaldo antzokira joan gara antzerki lan bat ikustera. Horrez gain, abestu eta dantza egin dugu.
PRIMERAN pasatu dugu eta gogoratu digute oso garrantzitsua dela lagunekin jolastea, ondo konpontzea... pozik egoteko.

martes, 3 de mayo de 2016

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Ostegunean, Barakaldoko antzokira joan ginen kontzertu bat entzutera.Barakaldoko bandak jo zuen. Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.
Hemen daude argazki batzuk.
 

ASMAKIZUNA

Gaur, apirilean landu dugun asmakizunaren erantzuna atera da. Esterrek 8 edo 9 paper kutxatik hartu ditu. Azkenean paper batean erantzuna ondo zegoen. Badakizue norena zen? Ba... Ainhizerena (1.B)
ZORIONAK AINHIZE!!!

Hauek ziren pistak:
1. Gainean etxea daramat.
2. Beltzez jantzita ibiltzen naiz.
3. Itsasoa maite dut.
4. Gizakiek jaten naute.
5. Oso elikagarria naiz.
6. Paella atsegin dut.
7. Arraindegian saltzen naute.
Zer naiz?

Ba... MUSKUILUA




 

miércoles, 27 de abril de 2016

BISITAK

Egun hauetan bi bisita izan ditugu. Asteartean, 6. mailako talde bat etorri zen ingelesez abestera.







 Eta asteazkenean, 5. mailako lau ikasle etorri ziren haiek egindako bonsaiak erakustera.

Bisitak  asko gustatzen zaizkigu.

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Asteartean, Bikoteka irakurtzen proiektuarekin hasi ginen.Nahiz eta lehenengo eguna izan, gustora egon ginen eta ondo pasatu genuen. Datorren astean berriro egingo dugu eta hobeto aterako zaigu.
Hemen ikusten da nola egon ginen.
 

GALDERA

Aste honetan taldeek hau aztertu dute:

GARRAIOBIDEEK ZER ERABILTZEN DUTE FUNTZIONATZEKO?
Eta horrela erantzun dute...
* Kotxeek, autobusek, motorrek... gasolina edo gasoila erabiltzen dute.
*Globoak, belauntziak... airea eta haizea behar dute.
*Trenak, metroak,tranbiak... elektrizitatea behar dute.
*Kanoak, bizikletak... gure indarra behar dute.

Argi geratu da denek ez dutela berdina erabiltzen. 

PRIMERAN EGIN DUZUE!!!


 

lunes, 18 de abril de 2016

GALDERA

Klasean aztertu dugun azken galdera izan da:

ZER DA BONSAI BAT?

 Hasieran inork ez zekien zer zen, baina gure klasekideek azaldu ondoren, dena oso argi geratu da.
Primeran egin duzue. ZORIONAK!!!! 

 Bonsaia zuhaitzak aldatu eta hazteko modu berezia, Japoniakoa jatorriz, eta teknika berezi horren bidez lortzen den zuhaitz moztaka da. Teknika batzuen bidez, zuhaitzari ez zaio uzten luzatzen, eta ahalik eta tamaina txikienean mantentzen da. Bonsaiak tradizio handia du Japonian; hala ere, gaur egun ia mundu guztira zabaldu da teknika hau.