martes, 28 de octubre de 2014

1. ASMAKIZUNA


Hilabetero 1. zikloko ikasleok gelan asmakizun bat lantzen dugu. 
Hilabetean zehar asmakizunari buruzko zazpi pista ematen dizkigute eta azkenean, papera batean erantzuna idatzi eta kutxa batean sartzen dugu.

Hau egin ondoren, lehenengo zikloko ikasle guztiok biltzen gara eta kutxatik papera bat ateratzen da asmakizunaren erantzuna ezagutzeko asmoz.

Hemen daukazue hilabete honetan landutako asmakizuna eta erantzuna.











Asmatu duzue???

viernes, 24 de octubre de 2014

NIRE GORPUTZA

Ingurunean giza  gorputzaren atal nagusiak ikasten ari gara.  
Eskeletoan hezur desberdinak behatu diitugu eta erradiografietan ere, hezurrak aztertzeko aukera izan dugu. 
Horretaz gain, ume baten silueta marraztu dugu gero, gorputzaren  giltzadura  nagusiak siluetan bertan kokatzeko.

                                          






    Giza  gorputzeko hezurdura








           Erradiografiak












GIZA  GORPUTZEKO  GILTZADURA  NAGUSIAK








2014 / 2015 IKASTURTEA

Ongi etorri ! 1.A eta 1.B ko taldekideek argazki batzuk atera ditugu gure blogera ongi etorria emateko. Hemendik aurrera lan desberdinak argitaratzen joango gara. Zuen bisitak beti eskertuko ditugu! Mila esker !