miércoles, 28 de marzo de 2012

ASMAKIZUNA

Hilabete honetako asmakizuna hau izan da:

HIRUZPALAU HORTZEKO
SUKALDEKO TRESNA
OKELA JAN NAHI BADA
BEHARREZKOA DENA

ZER DA?

 

Astelehenean Gabrielek asmakizun kutxatik paper bat atera zuen . Badakizue norena zen? Ba Eneko Herrerorena eta megafoniatik asmakizunaren erantzuna esan zuen  Sararen  laguntzarekin.

Hemen daude argazki batzu, une hori ez ahazteko. Bideo bat ere grabatu genuen, baina lehenengo bideoa denez, ez da ondo atera eta soinua ez da ona. Horrexegatik ez dugu jarriko.



lunes, 26 de marzo de 2012

Urtebetetzea



Igandean Ziortzaren urtebetetzea izan zen. Gaur klasean zoriondu dugu eta betiko kanta abestu diogu.
 Marrazkiak egiten hasi gara berari emateko, baina guztiak ez daude amaituta.

ZORIONAK ZIORTZA!!!!!

ORDU ALDAKETA

Asteburu honetan, martxoaren azkena izan denez, ordu aldaketa izan dugu. Erloju guztiak ordu bat aurreratu ditugu.Beraz ordu bat gutxiago lo egin dugu.
Aldaketa hau hasi zen egiten 1974. urtean, orain dela 38 urte, energia aurrezteko.

Cambio de hora: Cuidado, no se quede dormido, porque perdemos una

martes, 20 de marzo de 2012

UDABERRIA

Kaixo lagunak!
Konturatu zarete gaur udaberria hasi dela?
Hemen daude urtaro honekin lotuta dauden argazki batzuk. Espero dugu zuen gustokoak izatea.
 


martes, 6 de marzo de 2012

ANTZEZLANA



Aupa lagunak!
Ostegunean, Martxoak 8, 1. B-ko ikasleok gure gurasoei aurkeztu nahi genieke azken aste hauetan  prestatutako
 antzezlana.

Izenburua : " AZENARIO-k TRANPA EGIN DU "
Lekua : GURE KLASEA
Eguna : MARTXOAK - 8
Ordua : 16:35

Gure emanaldia oso laburra izan arren, zuek etortzea gustatuko litzaiguke.

URTEBETETZEA

Download Tarta de cumpleaños (115Wx146H)


Gaur Sendoaren urtebeteea izan da. Zazpi urte bete ditu!

               ZORIONAK!!!!


Hemen duzu abesti bat, ea gustatzen zaizun!

 



domingo, 4 de marzo de 2012

Eskolan, ostiralero , megafoniatik aste horretan urteak bete dituztenei zoriontzen zaie. Pasa den ostiralean guri egitea tokatu zitzaigun. Zozketa bat egin genuen eta Eneko G. eta Ashleyk irabazi zuten.
Haiek zuzendaritzara joan ziren eta Zuzendariaren ( Maite) laguntzaz , prestatutakoa irakurri zuten. Eskola osoan entzun zen eta PRIMERAN egin zuten. Zorionak!!

Argazki hauetan lanean ikusten zaie.




Martxoaren 1ean (osteguna) arratsaldez, antzerki lan bat egin genuen klasean. Bere izenburua zen "Azenariok tranpa egin du". Txotxongiloak erabili genuenez,gure aurpegia ez zen ikusten, baina gure  ahotsa primeran entzuten zen. Nahiz eta gure bigarren antzerkia izan izugarrizko arrakasta izan genuen, argazki hauetan ikus daitekeen bezala.




Dena prest zegoen eta gu hasteko irrikan geunden.


Gu ikustera etorri ziren pertsonei asko gustatu zitzaien gure lana eta argazki pilo atera zizkiguten.

Antzerkia amaitu ondoren bakoitzak esan zuen zer pertsonaia egin zuen.





Aste honetan hasiko gara hurrengo ipuinarekin, beraz denbora gutxi barru berriro antzerkia izango dugu.