domingo, 4 de marzo de 2012

Martxoaren 1ean (osteguna) arratsaldez, antzerki lan bat egin genuen klasean. Bere izenburua zen "Azenariok tranpa egin du". Txotxongiloak erabili genuenez,gure aurpegia ez zen ikusten, baina gure  ahotsa primeran entzuten zen. Nahiz eta gure bigarren antzerkia izan izugarrizko arrakasta izan genuen, argazki hauetan ikus daitekeen bezala.




Dena prest zegoen eta gu hasteko irrikan geunden.


Gu ikustera etorri ziren pertsonei asko gustatu zitzaien gure lana eta argazki pilo atera zizkiguten.

Antzerkia amaitu ondoren bakoitzak esan zuen zer pertsonaia egin zuen.





Aste honetan hasiko gara hurrengo ipuinarekin, beraz denbora gutxi barru berriro antzerkia izango dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario