jueves, 26 de abril de 2012

EGUN BOROBILA...

Azkenean lortu dugu Clara Campoamor kultur etxera joatea!!!



Gaur goizean euri eta haizerik gabe, pelikula bat ikustera joan gara: Igelak eta zapoak. Oso interesgarria izan da. Gu bezalako umeak agertu dira (Max eta Jesse) , baita animalia desberdinak ere ( untxia, igela, azeria...).
Maxen amonak gaixo eta zaurituta aurkitzen dituen animaliak jaso eta etxera eramaten ditu. Bertan sendatu eta berriz aske uzten ditu.
Azkenean Max eta Jessek igel arrabak aurkitzen dituzte eta arazo guztiak konpontzen dira.

Pelikula amaitu ondoren kultur etxetik kanpo gaileta batzu jan ditugu eta Barakaldo Antzokira joan gara kontzertu didaktikoa entzutera.








Oso ondo egon da eta aukera izan dugu parte hartzeko.


Ikusi duzuenez, gaur egun borobila izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario