martes, 3 de junio de 2014

EUSKARA ASTEA



Pasa den astean, eskolan, EUSKARA ASTEA ospatu genuen eta ekintza ezberdinetan parte hartu genuen.


ASTELEHENEAN, Barakaldo antzokira joan ginen TIPPI TAPPA, MUNDUAN ZEHAR lana ikustera.
Oso ondo pasatu genuen. Egon ginen Afrikan, Txinan, Parisen... eta garraiobide ezberdinak erabili genituen.Dantza eta guztiz egin genuen!



ASTEAZKENEAN, Maialenek eta Iciarrek megafoniatik irakurri zuten 
maiatzaren asmakizuna, Maiteren laguntzarekin











OSTEGUNEAN, Begoña Alabazán, ipuin kontalaria, liburutegian egon zen , hitz magikoak erakutsi zizkigun eta ipuin bat kontatu zigun. PRIMERAN!
 OSTIRALEAN, 5.A mailako ikasleekin liburutegian egon ginen. Denon artean ipuin bat asmatu zuten eta irakurriko ziguten. OSO ONDO PRESTATU ZUTEN. ZORIONAK!







No hay comentarios:

Publicar un comentario