domingo, 27 de abril de 2014

NAGUSITU

Martxoan eta apirilean, ostegunero, Nagusitu programan parte hartu dugu. Sei saio izan dira, ordu batekoak, eta monitore batekin ekintza ezberdinak burutu ditugu. Ekintza guztiak  oso dibertigarriak izan dira. Aukera izan dugu pentsatzeko nolakoak garen, gure burua aurkezteko besteen aurrean, konturatzeko neskak eta mutilak fisikoki ez garela berdinak, baina eskubide berdinak ditugula jostailu batekin jolasteko edo lanbide bat izateko...
Azken egunean, binaka, puzzle pieza batean marraztu dugu gehien gustatu zaigun ekintza. Hau egin ondoren saiatu gara puzzlea osatzen.Gurekin egon den monitireak (Uriz) ere zati bat margotu du.
Nagusitu programa Barakaldoko udaletxeak antolatzen du eta parte hartu nahi duen eskolak eskatzen du.
Asko gustatu zaigunez datorren kurtsoan berriro eskatuko dugu.

ESKERRIK ASKO URIZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario