viernes, 23 de febrero de 2018

GURE AUZOARI BURUZ ETA HERRIARI BURUZKO PROIEKTUA

                                         GURE AUZOA ETA GURE HERRIA: (PROIEKTUA)

Gure auzoari buruz eta gure herriari buruzko proiektua egiten ari gara. Taldeka lan egiten dugunez, 5 talde berriak egin ditugu, taldeak egiteko haien kalea erabili dugu:


1. Taldea: 
ARRANDI kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Iker, Nayra, Adrian eta Laura dira. Guztiak kale honetan bizi dira Laura izan ezik, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

2. Taldea: 
BIZKAIA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Aner, Alize, Amets eta Jagoa dira. Guztiak kale honetan bizi dira Jagoa izan ezik, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

3. Taldea:
NAFARROA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Olatz, Irati, Olaia eta Anthea dira. Guztiak kale honetan bizi dira, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko. Gaur Anthea ez zegoenez Asierrek talde honetan lan egin du.

4. Taldea:
CASTILLA LA MANCHA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Aira, Izan, Nagore eta Ander dira. Guztiak kale honetan bizi dira, Ander eta Aira izan ezik, haien kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

5. Taldea:
ARABA kalea deitzen da eta talde honen partaideak: Sarai, Dylan, Noa eta Asier dira.  kale honetan  Sarai bakarrik bizi da. Kaleari buruzko datuak bildu behar dituzte, beste klaseko kideei kontatzeko.

Hasteko proiektuarekin hurrengo arazo egoera planteatu diet: 

"Egoi eta Lide eskolako irakasle berriak dira, kanpotik etortzen direnez, ez dute Rontegiko auzoa ezagutzen ezta gure herria ere ez, horrexegatik lehenengo egunean eskolara etortzean galdu egin ziren. Zer iruditzen zaizue gure auzoari buruz eta gure herriari buruzko informazioa ematea berriro ez galtzeko eta gehiago jakiteko?, horretarako guk ikertu behar dugu eta datuak bildu behar ditugu, ondo iruditzen zaizue?"

Ondo iruditzen zaiela esan dutenez erabaki dugu aurrera eramatea proiektua.

Hurrengo pausua izan da denon artean esatea: Zer dakigu gure auzoari buruz? eta zer jakin nahi dugu?. 


Gero bakoitzak esan du zein kalean bizi den eta horrela talde berriak antolatu dugu, kale berean bizi direnak elkarrekin daude. 


Gure auzoa Barakaldoko 3Dko mapa digital batean kokatu dugu eta gure auzotik nabigatzen egon gara eta zerutik ikusi dugu gure auzoa, gure eskola!, kaleak eta herria ezagutzen, horrela konturatu gara ze handia den gure herria eta zenbat auzo dagoen Barakaldon. Gure auzoa ez da auzo bakarra, Barakaldon auzo asko daude!


Auzoa ondo ikusita eta kale bakoitzeko bisita birtuala eginda, talde bakoitzak kaleko izena, taldeko izena da, idatzi dute txartel batean mahaian uzteko, guztiok jakiteko zein den haien kalea, ondoren talde bakoitzak kontatu du nolakoa da bere kalea eta haien kalea margotu dute.

















Gaur Lehenengo taldea: ARRANDI KALEA. haien kaleari buruz hitz egin dute eta haiek egindako kaleko marrazkiak eta planoak  azaldu dizkigute. Primeran egin duzue! hala ere, kontuan hartu behar duzue denon artean emandako hobetzeko proposamenak hurrengo aurkezpenerako: Laurak eta Nayrak altuago hitz egin, guztiak ondo entzuteko).










No hay comentarios:

Publicar un comentario