jueves, 17 de diciembre de 2015

4. GALDERA

Aste honetan aztertu duten galdera hauxe izan da:

GUK URTE BERRIA ONDO HASTEKO 12 MAHATS JATEN DITUGU.HAU MUNDU OSOAN BERDIN EGITEN DA?

Gure klasekideek gauza interesgarri batzuk kontatu dizkigute. 
Herrialde askotan tradizio desberdinak dituzte.Adibidez:
ITALIAN, dilistak jaten dituzte.
ESTATU BATUETAN elkarri musu bat ematen diote, "amodioa" hurrengo urtean mantentzeko edo izateko.
BRASILEN zuriz janzten dira.
GREZIAN ogi berezi batean txanpon bat gordetzen dute.
TXINAN ospatzen da urtarrilaren 21ean eta emakumeek mandarina bat botatzen dute itsasora .
AUSTRALIAN hondartzan ospatzen dute uda delako. 
URUGUAYN haien etxeetako leihoetatik, urez betetako ontzi batzuk botatzen dituzte.
DINAMARKAN lehenengo kanpaia jotzean, aulki batean igotzen dira, eta hamabigarren kanpaia jotzean, aulkitik salto eginez jaisten dira.
ALEMANIAN koilara eta kandela baten bidez, berunezko irudi batzuk desegiten dituzte.
 



 ESKERRIK ASKO EGINDAKO LANAGATIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario