viernes, 22 de junio de 2018

GAUR ZELAKO SORPRESA, POSTARIA ETORRI DA ETA GUTUN BAT EKARRI DIGU!

NORENA IZANGO DA?


Gogoratzen duzue klara kampoamor kultur etxean egon ginela ipuin kontalari bat entzuten?.

Kexkamuxelei buruzko ipuin bat kontatu zigun. 


Gogoratu: 
"Gauean oheratzean arazoren bat baldin badaukazue kexkamuxelari kontatu eta burko azpian jarri, zuen arazoekin geratuko da eta zuek primeran lo egingo duzue, zuen kexkamuxelak kezkak jango dituelako eta poz-pozik jeikiko zarete. Ikusiko duzue".

 Ipuin kontalariak eskatu zidan eskolako helbidea berak egindako kexkamuxelak korreoz bidaltzeko eta gaixorik egon denez gaur heldu dira!.


Pantaila digitalean bilatu dugu kexkamuxelak zer diren eta wikipediako informazioa Noak irakurri du. Guatemalakoak direla ,"Quitapenas" deitzen direla eta eta beraien kondaira ikasi dugu.



Hemen daukazue Adunako herri eskolan egindako kexkamuxelak, frogatu zuek ere etxean zeureak egiten eta izena jarri!. 

Helbide honetatik hartu  ditut haiek egindako kexkamuxelak, sartu haien blogean eta entzun haurrek hitz egiten kexkamuxelei buruz:

Adunakoherrieskola.blogspot.com

Nik ere kexkamuxelak dauzkat Kutxa txiki batean pospoloz egindakoak eta kexkamuxelei nire arazoak kontatzean, kexka guztiak desagertzen dira eta bikain lo egiten dut.
Frogatu eta bueltan kontatuko didazue!!!.

Eskerrik asko kexkamuxelak oparitzeagatik eta eskolara bidaltzeagatik!!!.



No hay comentarios:

Publicar un comentario