miércoles, 20 de junio de 2018

GAURKO GAUZAK

Gaur, goizean zehar, ekintza ezberdinak egin ditugu:
- Hasieran, Igor (liburutegiko arduraduna) klasera etorri zaigu eta diplomak banandu dizkigu.

 - Mural txikiak amaitu ditugu eta gaur etxera eramango ditugu.



- Izan, asteburu honetan, Lugon egon da. Hemen urtero erromatar garaiari buruzko jai berezi bat antolatzen da. Izanek argazki pilo ekarri ditu eta ikusi dugu zein polita zegoen erromatar mozorroarekin, ezpata eta guztiz.


 - Maiterengana joan gara agurtzera. Portada bat prestatu dugu  eta denok sinatu dugu. Asko gustatu zaio eta musuak eman dizkigu.




 - Dominiquek plastikozko burezur bat ekarri du eta horri buruzko gauzak komentatzen egon gara.


 - "Gurekin bidaiatu nahi?" proiektuari buruzko grabaketa egin dugu. Orain antolatu behar da. Noiz ikusiko dugu?




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario