sábado, 2 de junio de 2018

ANDEREÑOREN SORPRESA: RONTEGIKO ESKOLA BIDAIATZEKO KARNETA EGIN DUGU!

Ostiralean gure andereño Estíbaliz azaldu digu ze dokumentuak behar ditugu bidaiatzeko: NAN karneta, PASAPORTEA eta bisatua, bere PASAPORTEA eta India herrialdea sartzeko bisatua erakutsi dizkigu.

Asko gustatu zaigu!.

Gainera andereñok BIDAIATZEKO KARNETA berezi bat ekarri digu: "Rontegiko ikasleen karneta", betetzen egon gara eta asteburuan eramango dugu datu guztiak idazteko.


Oso ilusionatuta gaude karnetarekin, gure argazkia ere itsatsi dugu!.




No hay comentarios:

Publicar un comentario