jueves, 21 de junio de 2018

3DKO BETAURREKO MAGIKOAK ERABILI DITUGU!!!, GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Ekaitzen amari esker aukera ederra izan dugu gure eskolatik mugitu gabe, Erromara, Parisera, Moskura, Oslora eta Londresera joatea.

Betaurreko magikoak jartzean, guk nahi dugun tokira bidaiatzeko aukera izan dugu.



Benetan ikaragarria izan da!. Batzuk hasieran beldurra zeukaten, baina guztioi izugarri gustatu zaigu.

Dron batera igo gara eta zerutik hegan egiten Mosku ikusi dugu, zelako bertigoa behera begiratzea!.

Olaia Erroman egon da, kaletik paseatzean Fontana Di Trevi ikusi du eta Koliseo barruan egon da!.

Ikerrek Oslon Aurora Boreala ikusi du, benetan miragarria izan da zeruan hainbeste kolore eta izarrak ikustea!!!.

Eskerrik asko Maider eta Ekaitz betaurrekoak eta mobila uzteagatik!!!.




No hay comentarios:

Publicar un comentario