sábado, 2 de junio de 2018

GUREKIN BIDAIATU NAHI?

Astean zehar:
  • Youtuben, bideo ezberdinak ikusi ditugu. Zertarako? Ba... jakiteko zer ezin dugun galdu hiri hauetan: Parisen, Erroman, Londresen, Oslon eta Moskun.
  • Talde bakoitzak, bilatu zuen informazioa , besteen aurrean azaldu du.
  • Denon artean esaldi ezberdinak asmatu ditugu, jendea animatzeko gurekin bidaiatzera.
  • Plastikan, talde bakoitzak, bere herrialdeari buruzko eskulan berezi bat egin du: Koliseoa, Eiffel dorrea, Big Ben, Matruska eta Bikingoen itsasontzia.
  • Asteazkenean, Markelen amaren bisita izango dugu. Berak aireportuan lan egiten du eta gauza interesgarriak azalduko dizkigu.
      Bisita dela eta, galdera batzuk prestatu ditugu berari egiteko.
  • Astea amaitzeko, ama eta aita batzuen bisita izan dugu gure pasabidean.Gure lanak eta maketak ikustera etorri dira.
Ekintza guztien argazkiak ez ditugu, baina ditugunak hemen ikus ditzakezue.

 
       

No hay comentarios:

Publicar un comentario