martes, 22 de mayo de 2018

Clara Campoamorren egon gara:

Gaur Clara Campoamorren kultur etxean egon gara eta bi tailerra egin ditugu, bata ipuin kontalaria izan da eta zelako sorpresa! bi ipuin kontalari etorri dira, bakoitzak ipuin bat kontatu digute.



Ipuinak amaitu ondoren abesti bat irakatsi digu:


Asko gustatu zaigu!.

Ipuin kontalarien tailerra amaitu eta gero bisera tailerrera joan gara.



Biserak margotu eta moztu ditugu, bihar eskolan zulatzailearekin zuloak egingo ditugu eta gomak jarriko ditugu etxera eramateko.

Bisera tailerra amaitu ondoren erakusketa ikustera joan gara.
Eskola guztietako zuhaitzak ikusi dugu, gure eskolarena asko gustatu zaigu.


Naroak egindako ipuina ere ikusi dugu, lan bikaina egin duzu Naroa!.

Erakusketa ikusi ondoren hamaiketako jatera joan gara:



Arratsaldean 3. Mailako 3 ikasle gure klasera etorri dira baso batetik haiek hartutako zahorra erakustera, lan bikaina egin dute.

Benetan ze zikina den jendea!,  bi poltsa handi zaborrez gainezka batu dute. Zelako kiratsa!.

Batutako zaborra gehiena plastikoak ziren, birziklatzera eramango dutela esan digute. Eskerrik asko erakusteagatik eta kontatzeagatik lagunak.


Primerako lana egin duzue basoa garbitzen!.

No hay comentarios:

Publicar un comentario