Atzo, eskolan Olentzero eguna ospatu genuen. Antolatuta zegoen moduan, patioan abestu genuen, baina kalera ateratzeko momentuan euria egiten hasi zen eta barrura sartu ginen.
Klasean, guk ekarritako janariarekin merendola prestatu genuen eta jan ondoren gimnasiora joan ginen 5. eta 6. mailetako ikasleak ikustera. Hauek abestu, dantzatu eta txirula jo zuten Idoiaren laguntzarekin. Eguna OSO ONDO egon zen.
Hemen daude merendola argazki batzuk
sábado, 21 de diciembre de 2013
ANTZERKIA
Aste honetan oso lanpeturik egon gara.Asteazkenean, 4 urteko umeen aurrean eta ostegunean, gure gurasoen aurrean, antzerki bat egin dugu. Izenburua da TXANPINOI IRITSI DA.Nahiz eta motza izan, guretzat oso berezia izan da eta espero dugu antzerki gehiago prestatzea.
ASMAKIZUNA
Asteazkenean, abenduan landu dugun asmakizunaren asmatzailearen papera Euskok atera zuen.
Asmatzailea Gaizka, 2.B klasekoa izan da.
Asmatzailea Gaizka, 2.B klasekoa izan da.
ZORIONAK GAIZKA!!
Hau izan da asmakizuna:
Zer dela eta zer dela
zerutik bota eta
apurtzen ez dena
uretara bota eta
desegiten dena?
Badakizue zein den erantzuna?
Ba... Gaizkak esan zuenez ,ELURRA da.
Hemen daude argazki batzuk
ONTZIAK ETA FRUTA_BARAZKIAK
Asteartean goizez, "ONTZIAK" eta arratsaldez, "FRUTA ETA BARAZKIAK" tailerrak egin genituen.
"ONTZIAK" tailerrean Kristinak azaldu zigun oso garrantzitsua dela birziklapena egitea eta nola egin behar dugun. Honi buruz jolas bat egin genuen eta azkenean, eraman genuen materialarekin joku bat prestatu genuen.

martes, 17 de diciembre de 2013
SUPERMERKATUA
Aste honetan, eskolan, kontsumo tailerrak izan ditugu eta lehenengoa supermerkatua izan da.
Tailer honetan Estherrek, elikagaien gurpila zer den azaldu digu. Gero taldeka menu osasungarri bat pentsatu dugu. Ondoren, supermerkatura joan gara erosketak egitera, dirua eta guztiz izan dugu!. Azkenean, erosi duguna ordaindu dugu.
OSO INTERESGARRIA IZAN DA!!!!
Hemen daude argazki batzuk
lunes, 16 de diciembre de 2013
KUTXAK
Hilabete honetan, gelan, ekintza berezi bat egin dugu. Ikasle bakoitzak kutxa bat ekarri du eta kutxa barruan gauza ezberdinak sartu ditu.Gauza hauek baliogarriak izan dira ume horren deskribapena edo gustuak azaltzeko. Kutxa barruan denetarik egon da: panpinak, zaldiak, boligrafoak, ipuinak, betaurrekoak...
Hemen ikusiko duzue.
Hemen ikusiko duzue.
miércoles, 11 de diciembre de 2013
SANTA CLAUS
Aste honetan sorpresa handi bat izan dugu!
Badakizue noren eskutitza ailegatu zaigun?
Ba... Santa Clausena. Lander, gure klasekide mutil jatorra,
orain dela bi aste Laponian egon zen eta Santa Clausi, guk idatzitako eskutitz bat eman
zion.Dirudienez, Santa Clausi asko gustatu zitzaion gure gutuna eta postal polit hau
idatzi digu.

viernes, 6 de diciembre de 2013
ASMAKIZUNA
Ostegunean, Garazi eta Aitana zuzendaritzara joan ziren azaroaren
asmakizuna, megafoniatik esatera.
Hau izan da asmakizuna:
asmakizuna, megafoniatik esatera.
Hau izan da asmakizuna:
PRAKA MOTZEZ JANTZITA
IBILTZEN NAIZ ZELAIAN
GOL ASKO SARTUZ GERO
TXAPELDUN IZAN ESPERO.
Ba dakizue zer den? Ba... Garazik esan duenez FUTBOLARIA
Garazi eta Aitana oso ondo egin duzue!!!
URTEBETETZEAK ZORIONTZEA
Kaixo!
1.B ikasleak gara: Ainhoa, Lucia eta Adrian . Ostegunean ,jolasorduan Maiteren
bulegora joan ginen,aste honetan urteak bete dituzten ikasleak zoriontzera.
Guretzat lehenengo aldia izan denez, pixkat urduri egon gara, baina azkenean
primeran atera zaigu. Desiatzen gaude berriro egiteko, oso ondo
pasatu dugu eta gainera Maitek txokolatina bana eman digu!!!
Hemen ikusiko duzue nola gertatu den

martes, 3 de diciembre de 2013
Euskara eguna
Gaur eskolako ikasle guztiek bi ekintza oso politak egin ditugu, euskara eguna ospatzeko.
Alde batetik, klaseetan prestatutako hizkiak edo zenbakiak maparen gainean kolatu dira
esaldi hau osatzeko:
Alde batetik, klaseetan prestatutako hizkiak edo zenbakiak maparen gainean kolatu dira
esaldi hau osatzeko:
RONTEGI IKASTETXEA- 2013KO ABENDUAREN 3AN- EUSKARA EGUNA
Eta beste aldetik, dantza polit bat egin dugu patioan.
Dena primeran atera da eta argazki hauetan posiblea da ikustea.
lunes, 2 de diciembre de 2013
ARGAZKIAK MAPAN
Gaur, euskara eguna ospatzen hasteko, Euskal Herriko mapa handi batean gure argazkiak kolatu ditugu.Lehenak izan garenez mapan ez zegoen ezer jarrita, gero posiblea zen gure argazkiak ikustea.
Bihar,EUSKARA EGUNEAN, beste ekintza polit batzuk burutuko dira eta hemen kontatuko dugu.
Bihar,EUSKARA EGUNEAN, beste ekintza polit batzuk burutuko dira eta hemen kontatuko dugu.
domingo, 1 de diciembre de 2013
URTEBETETZEAK ZORIONTZEA
Ostiralean, Naroa eta Erlantzek, aste horretan urteak bete zituztenak zoriondu zituzten.
Megafoniatik, Maiteren laguntzaz, zoriondu zituzten eta horretaz aparte,
pertsonalki guztiei eman zieten, beste andereñoen laguntzaz, papertxo hau
Oso ondo egin zuten eta hemen daude argazki batzuk, denok ikusteko nola gertatu zen

martes, 26 de noviembre de 2013
OLERKIA 2.
Gaur 3.A klasera gure gela beste erdia joan da, azaroaren olerkia esatera.
Oso ondo atera zaigu eta atzo bezala gaztainak banandu ditugu.
Hemen daude argazki batzuk.
Oso ondo atera zaigu eta atzo bezala gaztainak banandu ditugu.
Hemen daude argazki batzuk.
ASMAKIZUNA (AZAROA)
Gaur, Idoiak ( musika andereñoa) azaroan landu dugun asmakizunaren asmatzailearen
papera atera du. Garazi (1. A mailakoa) izan da.
Orain Garazik laguntzaile bat aukeratuko du megafoniatik esateko.
Nor izango da?....
papera atera du. Garazi (1. A mailakoa) izan da.
Orain Garazik laguntzaile bat aukeratuko du megafoniatik esateko.
Nor izango da?....
JOLASAK PATIOAN
Gaur, egun asko pasa ondoren, patio orduan ez du euririk egin eta
jolasak egiteko aprobetxatu dugu. Gure patioan jolas ezberdinak antolatu dira: bonba,
uztai txikiak, boloak, goma eta soka.
PRIMERAN pasatu dugu eta oraindik aurrera, eguraldia ona bada, astean behin
izango ditugu. BIKAIN!!!!
Hemen daude Lourdesek ateratako argazki batzuk

lunes, 25 de noviembre de 2013
AZAROAREN OLERKIA 1.
Gaur ,3.B klasera gure gela erdia joan da azaroaren olerkia esatera.
Gure zain zeuden,aurreko astean ,baimena eskatzeko, haiekin harremanetan
jarri ginelako.
Lehenengo aldia izan denez, urduri egon gara.
Primeran atera zaigu eta olerkia esan ondoren, ume guztiei gaztaina bat eman
diegu.
Hemen daude andereñok ateratako argazkiak.

domingo, 24 de noviembre de 2013
AGUR AINARA
Azaroaren 22a izan da azken eguna ,gure eskolan, Ainararentzat.
Gure laguna Paraguayra joango da bizitzera eta berriro ez dugu ikusiko,
baina bere berriak izango ditugu, gutunak bidaliko dizkigulako.
Denok egin diogu marrazki bat, gutaz gogoratzeko eta andereñoak
tximeleta bat oparitu dio.
Egun berezia izan da guztiontzat!

lunes, 18 de noviembre de 2013
URRIKO ASMAKIZUNA
Hilabetero, zikloan, asmakizun bat landuko dugu eta hilabete amaieran irabazlearen papera aterako da.
Urrian hau izan da asmakizuna:
Urrian hau izan da asmakizuna:
NAHIKO ESTUA DA
ETA LUZEA
BARRUAN SUA DU
ETA KANPOAN KEA.
Zein da erantzuna? Ba ....................................TXIMINIA
Asmatzailea GORKA , 1.A mailakoa izan da .
Berak, laguntzaile moduan, MARINA aukeratu du eta megafoniatik eskolako guztiei berria eman diete.
PRIMERAN EGIN DUTE!!!
ZINEMA
Azaroaren 13an Clara Campoamor Kultur Etxera joan ginen Luke&Lucy pelikula ikustera.
Oinez joan ginen, bidea oso luzea izan zen eta gainera euria egin zuen.Binaka joan ginen eta batzuk euritakoa eraman zuten.
Pelikula nahiz eta polita izan , amaiera astuna egin zitzaigun. Filma bukatu ondoren mandarinak eta galletak jan genituen eta eskolara itzuli ginen.
Hemen daude argazki batzuk ekintza gogoratzeko.

2013-14 kurtso hasiera
KAIXO, ONGI ETORRI BLOGA HONETARA !
Aurten gu gaude 1. mailan eta leku hau erabiliko dugu egiten ditugun gauza batzuk zuei kontatzeko.
Horrela ekintza berezien informazioa izango duzue. Badakigu berandu hasi garela, baina
inportanteena hastea da.

martes, 25 de junio de 2013
Azken eguna
ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!
Ostiralean, ikasturtearen amaiera ospatu genuen eta ekintza bereziak egin genituen.
Lehenengoz, Kulki eta ginkana jolasak aritu genituen.
Gero,1.mailako lagunok merendola egin ondoren Shiarari eta Danielari guk egindako marrazkiak eta muxuak eman genizkien agurtzeko.
Amaitzeko, 6.mailakoaren agurra ikustera joan ginen.
Primeran pasatu genuen!!!

lunes, 17 de junio de 2013
Plentzia
Ostiralean, ikasturte honetako azken irteera egin genuen.
Barakaldotik Plentziara metroz abiatu ginen eta gero onez hondartzara joan ginen.
Hondartzan jolasean ibili ginen, zorte handia izan genuen eguraldiarekin.
Aterpean hamaiketakoa hartu genuen izozki eta guzti.

domingo, 2 de junio de 2013
Asteko galdera
Kurtso honetako azken galdera egin dugu.
Hauxe izan da:
Egipton orain dela 2000urte papera erabiltzen zuten idazteko?
Hemen daude 1.mailakoek ekarritako lanak.
Baietz politak direla!!!
Eskerrik asko guraso guztiei parte hartzeagatik.
Hauxe izan da:
Egipton orain dela 2000urte papera erabiltzen zuten idazteko?
Hemen daude 1.mailakoek ekarritako lanak.
Baietz politak direla!!!
Eskerrik asko guraso guztiei parte hartzeagatik.
viernes, 31 de mayo de 2013
Euskara piztuz
Aste honetan gure eskolan "Euskara piztuz" ospatu dugu.
Astelehenean Clara Campoamor kultur etxera joan ginen antzerki bat ikustera eta asteartean arratsaldez liburutegian Ipuin kontalari batek bi ipuin politak kontatu dizkigu.
lunes, 27 de mayo de 2013
Clara Campoamor kultur etxean
Pasaden ostegunean Clara Campoamor kultur etxera joan ginen.
Lehenengoz, plastika tailer bat egin genuen; andereño batek erakutsi zigun nola egin eta gero guk hainbat lan sortu genituen.
Gero, gelako talde erdia ipuin kontalariari entzutera joan zen eta beste erdiak bisera bana egin zuen.
Amaitzeko, erakusketa ikusi ondoren liburu bat oparitu ziguten.
Eskolara itzuli baino lehen, hamaiketakoa jateko ordua zenez, aterpean gailetak jan genituen.
Primeran pasatu genuen!!!
martes, 14 de mayo de 2013
1. mailako antzerkia
Gure Lehenengo Antzerkia
Atzo arratzaldez gure lehenengo antzerkia egin genuen gurasoen aurrean. Oso dibertigarria izan zen, eta oso pozik joan ginen guztiok etxera.
Atzo arratzaldez gure lehenengo antzerkia egin genuen gurasoen aurrean. Oso dibertigarria izan zen, eta oso pozik joan ginen guztiok etxera.
domingo, 5 de mayo de 2013
Patioan
Ostiralean arratsaldez ikasle ohiak berriro etorri ziren eskolara gurekin jolastera.
Primeran pasatu genuen!!!
Primeran pasatu genuen!!!
miércoles, 1 de mayo de 2013
Bisita Interesgarria
BISITA INTERESGARRIA
Atzo, 1.Ako Iker Muñoz eta Yeray gure gelara etorri ziren koral batzuk erakustera. Talde guztietatik pasatu ziren ondo ikusteko eta ukitzeko.
Ikerrek esan zigun bere aitak hondartzan aurkitu zituela. Ea guk hondartzan sorte hori dugun!!

lunes, 29 de abril de 2013
Itsasoko paisaia
1.Bko Ikerrek asteko galdera azaltzeko ekarri digu berak egindako itsasoko paisaia.
NOLA EGIN?
MATERIALAK
-Belakia
-koloreetako pintura (tenpera, akuarela...)
-Itsasoko argazkiak
-Plastikozko animaliak
Lehenengoz, kartoi batean argazkiak itsatsi ditu.
Gero, belaki zatiak itsatsi eta tintatu ditu.
Amaitzeko, arrainak eta marmokak itsatsi ditu.
Polita benetan!!!

Asteko galdera.
Australian koralezko Hesi Handia ikus dezakegu.
Korala zer da? (landarea, animalia, harria).
Korala zer da? (landarea, animalia, harria).
Asteko galdera
Australian koralezko Hesi Handia ikus dezakegu.
Korala zer da? (landarea, animalia, harria).
Politak eta interesgarriak dira ekarritako lanak.
Korala zer da? (landarea, animalia, harria).
Politak eta interesgarriak dira ekarritako lanak.
viernes, 26 de abril de 2013
Sepia baten oskola
Ostegunean Galen gure gelara etorri zen sepia baten oskola erakustera.
Azaldu zigun nolakoa zen eta denok ikusteaz gain, ukitu ahal izan genuen.
Eskerrik asko!!!
Azaldu zigun nolakoa zen eta denok ikusteaz gain, ukitu ahal izan genuen.
Eskerrik asko!!!
martes, 16 de abril de 2013
Kontsumo tailerrak
FRUTAK
Gure azken tailerretan elikagaien gurpila aztertuz, komprobatu genituen menu ezberdinak ea osasuntsuak ziren.
Bukatzeko, patiora joan baino lehen hainbat fruta dastatu genuen.
Bai goxoak!!!

Pasaden astean kontsumo tailerrak egin genituen gure eskolan.
OGIA
Hau izan zen 1. tailerra eta ogia egiten ikasi genuen.
OGIA
Hau izan zen 1. tailerra eta ogia egiten ikasi genuen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)